‘Gernika’ Gernikara ekartzea eskatzeko 500.000 sinadura batu gura dituzte
Gernika Gernikara ekartzeko aldarrikapenagaz, atxikimenduak batzeko webgunea prestatu du Gernika-Lumoko Udalak. www.guernicagernikara.net atariaren bitartez, Euskal Herri osoan eta mundu zabalean hedatu gura dute eskaera, baita atxikimenduak batu ere. Hain zuzen, 500.000 sinadura bildu gura dituela azaldu du Gernika-Lumoko Udalak, horiekin Espainiako Kultura ministerioara joateko. “Gernikako herriak eskubidea dauka koadroa Gernikara ekartzea eskatzeko”, azaldu du Jose Mari Gorroño alkateak, gaur egindako aurkezpenean. Era berean, gutuna helaraziko diote NBEko idazkari orokor Ban Ki-moon-i, NBEn egoitzan aipamen berezia egin dezan: “Biktimak omendu behar direla aipatzen ari diren honetan bonbardaketaren biktimak eta herriaren sufrimendua gogoan izan dezatela nahi dugu; NBEko kideei azal diezaieten duela 74 urte Gernikak bizi izan zuena, hemen gertatu zena eta berriro gerta ezin daitekeena”. Errealitatetik irudira Gernika-Lumoko bigarren alkateorde Jesus Mari Alberdi, Gernikazarra Historia Taldeko Vicente del Palacio eta bonbardaketaren lekuko Luis Iriondo ere izan dira gaurko aurkezpenean. Azken horrek azaldu duenez, “Picassoren koadroa lehenengoz ikusi nuenean ez nuen Gernikarekin lotu, ez nion antzekotasunik ikusi. Ordutik bi aldiz ikusi dut Madrilen, eta hausnarketa eginda, geroz eta antzekotasun handiagoa ikusten diot bonbardaketarekin. Koadroan agertzen diren andrak gura amak dira, hildako gudaria Gernikan dago lurperatuta, eta besoetan umea hilda duen emakumea Gernikakoa da. Duela gutxi jakin izan dut, gainera, hori benetan Gernikan [...]
Gernika Gernikara ekartzeko aldarrikapenagaz, atxikimenduak batzeko webgunea prestatu du Gernika-Lumoko Udalak. www.guernicagernikara.net atariaren bitartez, Euskal Herri osoan eta mundu zabalean hedatu gura dute eskaera, baita atxikimenduak batu ere. Hain zuzen, 500.000 sinadura bildu gura dituela azaldu du Gernika-Lumoko Udalak, horiekin Espainiako Kultura ministerioara joateko. “Gernikako herriak eskubidea dauka koadroa Gernikara ekartzea eskatzeko”, azaldu du Jose Mari Gorroño alkateak, gaur egindako aurkezpenean.
Era berean, gutuna helaraziko diote NBEko idazkari orokor Ban Ki-moon-i, NBEn egoitzan aipamen berezia egin dezan: “Biktimak omendu behar direla aipatzen ari diren honetan bonbardaketaren biktimak eta herriaren sufrimendua gogoan izan dezatela nahi dugu; NBEko kideei azal diezaieten duela 74 urte Gernikak bizi izan zuena, hemen gertatu zena eta berriro gerta ezin daitekeena”.
Errealitatetik irudira
Gernika-Lumoko bigarren alkateorde Jesus Mari Alberdi, Gernikazarra Historia Taldeko Vicente del Palacio eta bonbardaketaren lekuko Luis Iriondo ere izan dira gaurko aurkezpenean. Azken horrek azaldu duenez, “Picassoren koadroa lehenengoz ikusi nuenean ez nuen Gernikarekin lotu, ez nion antzekotasunik ikusi. Ordutik bi aldiz ikusi dut Madrilen, eta hausnarketa eginda, geroz eta antzekotasun handiagoa ikusten diot bonbardaketarekin. Koadroan agertzen diren andrak gura amak dira, hildako gudaria Gernikan dago lurperatuta, eta besoetan umea hilda duen emakumea Gernikakoa da. Duela gutxi jakin izan dut, gainera, hori benetan Gernikan gertatu zela. Umea besoetan zuen andra baten ondoan bonba bat jausi eta metrailak umea hil zuen. Umearen gorpuak amaren bizia salbatu zuen. Eta hori erakusten du Picassoren koadroak. Gernika bonbardatu zutenean gertaera horrek munduari buelta eman zion, mundu zabalean izan zuten horren berri, eta margotzen ari zen koadroan bonbardaketa islatzea erabaki zuen Picassok orduan. Gernika izena eman zion koadroari”.
Hala, koadroa Gernikan gertatu zenaren sinboloa dela esan du Iriondok, eta berton behar lukeela. “Gure eskubidea da, eta aldarrikatu egin behar dugu. Gainera, bonbardaketaren biktimak omentzeko modua ere izango litzatekeela uste dut”.
‘Gernika’ Bilbora eroatea aztertzeko eskatu zuen EAJk urtarrilean, Batzar Nagusietan
Turismoa erakartzeko baliagarria izan zitekeelakoan, Pablo Picassoren Gernika koadroa Bilbora eroateko aukera aztertzeko eskatu zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak Batzar Nagusiek urtarrilean egindako osoko bilkuran. Eskaera hori, gainera, onartu egin zuten Batzar Nagusiek, Aladerdi Popularrak egindako emendakinekin.
Gernika-Lumoko osoko bilkurak, bere aldetik, Gernika koadroa Madrilgo Reina Sofia museotik atera behar bada, Gernika-Lumora ekartzeko eskatu zuen abenduan egindako udalbatzarrean.