Jose Luis Bilbao: “Beranduago bada be, Guggenheim egin egingo dugu”
Urdaibaiko Guggenheim museoaren aldeko apustuagaz tinko jarraitzen duela esan du Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak. Haren berbetan, Eusko Jaurlaritzaren ezezkoak behartuta dago geratuta proiektua, baina, «beranduago bada be, egin egingo» dutela nabarmendu zuen Urdaibaiko etorkizun ekonomikoaz aritzeko EAJk zapatuan Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan egindako jardunaldian. Bilbaoren iritziz, Urdaibaik dituen ondare kulturalei «ginga jartzea» litzateke museoa berton kokatzea, «ezin baitugu gainbehera ekonomiko honekin jarraitu». Inamaz be aritu zen Bilbao, «ezin itxi» daitekeela nabarmenduz. «Jarduera ekonomikoa suspertzea da gure lehenengo erronka. Garapen jasangarriaz berba asko entzuten ditugu, baina egoera gainbehera ekonomikoan murgilduta gaudela da. Eskualdean bizi gura dugu, baita eskualdean behar egin be». Ildo horretatik, Inamak bere jardueragaz jarraitu behar duela esan zuen Bilbaok. «Segi dezala lanean eta gero, behar izanez gero, beste kokapen bat bilatuko zaio, baina ez dadila itxi da lehenengo pausoa». Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentea, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea eta Luis Ortuzar Gernika-Lumoko alkatetzarako hautagaia izan ziren Bilbaogaz batera Elai-Alaiko oholtza gainean. Azken horrek bere lehentasunak garapen ekonomikoa eta enplegua izango direla adierazi zuen. «Ibarrako industriagunean esku hartzea da gure asmoa. Ez dakigu garai onak iritsiko diren, baina saiatuko gara. Horretarako, dena den, instituzioen laguntza beharko dugu». Ibarrakoaz gain Muxikako industriagunea be garrantzitsua dela esan [...]
Urdaibaiko Guggenheim museoaren aldeko apustuagaz tinko jarraitzen duela esan du Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak. Haren berbetan, Eusko Jaurlaritzaren ezezkoak behartuta dago geratuta proiektua, baina, «beranduago bada be, egin egingo» dutela nabarmendu zuen Urdaibaiko etorkizun ekonomikoaz aritzeko EAJk zapatuan Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan egindako jardunaldian. Bilbaoren iritziz, Urdaibaik dituen ondare kulturalei «ginga jartzea» litzateke museoa berton kokatzea, «ezin baitugu gainbehera ekonomiko honekin jarraitu».
Inamaz be aritu zen Bilbao, «ezin itxi» daitekeela nabarmenduz. «Jarduera ekonomikoa suspertzea da gure lehenengo erronka. Garapen jasangarriaz berba asko entzuten ditugu, baina egoera gainbehera ekonomikoan murgilduta gaudela da. Eskualdean bizi gura dugu, baita eskualdean behar egin be». Ildo horretatik, Inamak bere jardueragaz jarraitu behar duela esan zuen Bilbaok. «Segi dezala lanean eta gero, behar izanez gero, beste kokapen bat bilatuko zaio, baina ez dadila itxi da lehenengo pausoa».
Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentea, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea eta Luis Ortuzar Gernika-Lumoko alkatetzarako hautagaia izan ziren Bilbaogaz batera Elai-Alaiko oholtza gainean. Azken horrek bere lehentasunak garapen ekonomikoa eta enplegua izango direla adierazi zuen. «Ibarrako industriagunean esku hartzea da gure asmoa. Ez dakigu garai onak iritsiko diren, baina saiatuko gara. Horretarako, dena den, instituzioen laguntza beharko dugu». Ibarrakoaz gain Muxikako industriagunea be garrantzitsua dela esan zuen Ortuzarrek, martxan jartzea «berebizikoa» dela azalduz.
Zinegotzi izandako urteak be gogora ekarri zituen Ortuzarrek, EAJk bi legegintzalditan aurrera eroandako proiektu esanguratsuak zerrendatuz. Besteak beste, Merkatu plaza, Bakearen Museoa, Kultur Etxea, Pasealekuko zaharren egoitza, Turismo Bulegoa, lehenengo etxebizitza sozialen eraikuntza, Musika Eskola, Europako Herrien Parkea eta hango gune monumentala aipatu zituen Gernika-Lumorako alkatetzarako hautagaiak.
Saihesbidearen eraikuntza, Astra erosi izana, mahai tresneriak egiten dituzten enpresen arazoari irtenbidea emon izana eta Erresoluzio Handiko Zentroa be aipatu zituen Ortuzarrek proiektu esanguratsu legez, nahiz eta bera zinegotzi izan ez den urteetan egin izan diren.