“Seriotasunez eztabaidatzeko” konpromisoa eskatu du Ezker Abertzaleak Finsa-Inamaren auzian
Iragan zapatuan, Busturialdeko Ezker Abertzaleak agerraldia egin zuen Muxikako Ariatza auzoan, Finsa-Inamak bizi duen egoeraren aurrean beraien jarrera ezagutarazteko. Onintza Enbeita Muxikako zinegotziak jakinarazi zuenez, “ardura eta larritasun handiz” bizi dute enpresaren inguruan sortu den “egoera gatazkatsua”. Horregatik, “seriotasunez eztabaidatzeko eta aukera ezberdinak aztertzeko” konpromisoaren alde lan egiteko borondatea eskatu zuten. Azaldu zutenez, “Finsa-Inamako lanpostuen alde borrokatuko dugu, baina ez enpresaren xantaiapean edota EAJren iruzurpean”. EAJren eta Finsa-Inamako jabeen artean izan diren “ezkutuko tratuen eta akordioen eraginez”, 160 lanpostu zuzen “galtzeko arriskuan” daudela kritikatu zuten. Ezker Abertzaleko kideen esanetan, interbidea “eztabaidan eta akordioan” onarritutakoa izan behar da, baina horretarako zenbait baldintza bete behar dira. Ainhoa Madariaga Foruko zinegotziak azaldu zuenez, “Finsa-inamak bere jarduera ekonomikoari dagozkion baldintza guztiak bete behar ditu”. Ildo horretatik, enpresak ingurumen legedia betetzea ezinbesteko ikusten dute. Bestalde, enpresako arduradunek beste izaera bateko plan bat izatekotan, “zintzotasunez eta zehaztasun osoz” aurkeztu beharko dute Madariagaren hitzetan. Baldintza horiek betetzen direnean, Busturialdeko eremu sozio-ekonomikoa diseinatzeko adosturik dagoen tresneriagaz (PADAS), eragile guztiak bilduta aztertuko litzateke proposatutakoa. EAJren arduragabekeria eta enpresako arduradunen nagusikeria Busturialdeko Ezker Abertzalearen ustez, egoera larri honen “erantzunkizuna” arduragabekerian eta jokabide agintzailean oinarrituta dago. “EAJren arduragabekeria eta enpresako arduradunen nagusikeria, egoera jasanezina eta ulertezina izatea ekarri du”. Ezker Abertzaleko [...]
Iragan zapatuan, Busturialdeko Ezker Abertzaleak agerraldia egin zuen Muxikako Ariatza auzoan, Finsa-Inamak bizi duen egoeraren aurrean beraien jarrera ezagutarazteko. Onintza Enbeita Muxikako zinegotziak jakinarazi zuenez, “ardura eta larritasun handiz” bizi dute enpresaren inguruan sortu den “egoera gatazkatsua”. Horregatik, “seriotasunez eztabaidatzeko eta aukera ezberdinak aztertzeko” konpromisoaren alde lan egiteko borondatea eskatu zuten.
Azaldu zutenez, “Finsa-Inamako lanpostuen alde borrokatuko dugu, baina ez enpresaren xantaiapean edota EAJren iruzurpean”. EAJren eta Finsa-Inamako jabeen artean izan diren “ezkutuko tratuen eta akordioen eraginez”, 160 lanpostu zuzen “galtzeko arriskuan” daudela kritikatu zuten.
Ezker Abertzaleko kideen esanetan, interbidea “eztabaidan eta akordioan” onarritutakoa izan behar da, baina horretarako zenbait baldintza bete behar dira. Ainhoa Madariaga Foruko zinegotziak azaldu zuenez, “Finsa-inamak bere jarduera ekonomikoari dagozkion baldintza guztiak bete behar ditu”. Ildo horretatik, enpresak ingurumen legedia betetzea ezinbesteko ikusten dute. Bestalde, enpresako arduradunek beste izaera bateko plan bat izatekotan, “zintzotasunez eta zehaztasun osoz” aurkeztu beharko dute Madariagaren hitzetan.
Baldintza horiek betetzen direnean, Busturialdeko eremu sozio-ekonomikoa diseinatzeko adosturik dagoen tresneriagaz (PADAS), eragile guztiak bilduta aztertuko litzateke proposatutakoa.
EAJren arduragabekeria eta enpresako arduradunen nagusikeria
Busturialdeko Ezker Abertzalearen ustez, egoera larri honen “erantzunkizuna” arduragabekerian eta jokabide agintzailean oinarrituta dago. “EAJren arduragabekeria eta enpresako arduradunen nagusikeria, egoera jasanezina eta ulertezina izatea ekarri du”. Ezker Abertzaleko kideek, argi dute enpresaren egoera “demagogia hutsez eta aukera elektoral gisa” erabiliko dela. Horregatik, elkarlanaren bitartez, “eztabaidatzeko eta aukera guztiak aztertzeko” eskatu dute.
EAJk eskualdeko garapen sozio-ekonomikoari egindako iruzurragatik eta espekulatzaileen zerbitzuan jarraitzeagatik, 160 lanpostu desagertzeko arriskuan daudela salatu zuten. “Gainera, bide zintzo eta argiak hautatu beharrean, arduragabeko arnas faltsuak proposatzen jarraitzen dute” ohartarazi zuten Ezker Abertzaleko kideek.
Bestalde, Finsa Inamaren jarduera ekonomikoaren izaera, “iluna” da Ezker Abetzalearen ustez. “Jardueran dagoen definizio faltak eta iluntasunean ezkutatzen den benetako proiektuak arazo ugari eragin ditu Busturialdean”.