Ertzaintzak jakinarazi duenez, 30 urteko gizonezko bat atzeman zuten bart, neska-lagunari tratu txar fisikoak eta psikikoak egitea leportatuta. Azaldu dutenez, gainera, behartu egiten zuen emakumea berarekin sexu harremanak izatera.
Atzo bertan jarri zuen emakumezkoak salaketa. Ertzainei azaldu zienez, ia harremana hasi zuten unetik bertatik ari zen pairatzen tratu txar fisikoak eta psikikoak, duela bi urtetik, hain zuzen.