Basondo eta Oma lotzen dituen bidegorria erabilgarri dago
Zapatuan inauguratu zuten Kortzeubiko Basondo eta Oma auzoak batzen dituen bidegorria. Hala, txirrindulariek, oinezkoek eta autoek, denek izango dute lehentasuna Santimamiñeko kobak, baso margotua eta Oma lotzen dituen ibilbide turistikoan. Kortezubik...
Zapatuan inauguratu zuten Kortzeubiko Basondo eta Oma auzoak batzen dituen bidegorria. Hala, txirrindulariek, oinezkoek eta autoek, denek izango dute lehentasuna Santimamiñeko kobak, baso margotua eta Oma lotzen dituen ibilbide turistikoan. Kortezubiko alkate Txomin Bilbaorekin batera, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok, Nekazaritza diputatu Irene Pardok, Ingurumen diputatu Josu Madariagak eta Hirigintza diputatu Patxi Sierrak be parte hartu zuten bidegorriaren inaugurazioan.
Bi kilometro eta erdiko luzera du bideak, eta bi metroko zabalera. Lanok 500.000 euroko aurrekontua izan dute, eta horiek ordaintzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du Kortezubiko Udalak.