Gaur hasi eta hurrengo egunetan deklaratuko dute Alakranako arrantzaleek
Alakranako arrantzaleei deklarazioa hartuko die epaileak, gaur hasi eta datozen egunetan. Ekainaren 6an hasiko da epaiketa, baina arrantzaleei deklarazioa lehenago hartzea erabaki du Audientzia Nazionalak. Izan be, epaiketa hasten den data horietan kanpainan izango dira arrantzaleak. Gaizka Iturbe bermeotarra izan da lehena epailearen aurretik pasatzen. Gaur bertan eman du deklarazioa. Negar artean kontatu du Audientzia Nazionalean bahiketaren 47 egunetan bizitakoa. Zenbait momentutan beraien bizitzak arriskuan ikusi zituela azaldu dio epaileari. Lehenengo aldia, Canarias fragatak bi akusatuak atzeman zituenean izan zela gogorarazi du. “Urduri zegoen batek arma kargatu zuen eta ez gintuen hil beste batek eskua ipini zuelako”, adierazi du Iturbek. “Heriotza aurretik pasatzen ikusi nuen lehenengo aldia izan zen”, gaineratuz. Bigarren momentu bat ere izan du gogoan. Bahitzaileek hiruko taldeetan banatu zituzten unekoa, hain zuzen. “Espainiako Gobernuak beraien eskakizunei kasurik egin ezean, akusatuen familien esku geratuko ginela esaten ziguten”. Orduan, “bazuka bat eta granada-jaurtigailu bat eskuetan zuen gizon batek arma kargatu eta gure buruen gainetik egin zuen tiro. Amaitu zuenean bardina egin zuen metrailadore batekin”. Otsailaren 3an eta 4an, berriz, atunontziko patroi Ricardo Bachek eta Iker Galbarriatu kapitainak deklaratuko dute. Otsailaren 4an eta 5ean gainontzeko sei arrantzaleek joan beharko dute Audientzia Nazionalera. Bederatzi arrantzaleri hartuko die deklarazioa epaileak. Ekainaren 6a [...]
Alakranako arrantzaleei deklarazioa hartuko die epaileak, gaur hasi eta datozen egunetan. Ekainaren 6an hasiko da epaiketa, baina arrantzaleei deklarazioa lehenago hartzea erabaki du Audientzia Nazionalak. Izan be, epaiketa hasten den data horietan kanpainan izango dira arrantzaleak.
Gaizka Iturbe bermeotarra izan da lehena epailearen aurretik pasatzen. Gaur bertan eman du deklarazioa. Negar artean kontatu du Audientzia Nazionalean bahiketaren 47 egunetan bizitakoa. Zenbait momentutan beraien bizitzak arriskuan ikusi zituela azaldu dio epaileari. Lehenengo aldia, Canarias fragatak bi akusatuak atzeman zituenean izan zela gogorarazi du. “Urduri zegoen batek arma kargatu zuen eta ez gintuen hil beste batek eskua ipini zuelako”, adierazi du Iturbek. “Heriotza aurretik pasatzen ikusi nuen lehenengo aldia izan zen”, gaineratuz.
Bigarren momentu bat ere izan du gogoan. Bahitzaileek hiruko taldeetan banatu zituzten unekoa, hain zuzen. “Espainiako Gobernuak beraien eskakizunei kasurik egin ezean, akusatuen familien esku geratuko ginela esaten ziguten”. Orduan, “bazuka bat eta granada-jaurtigailu bat eskuetan zuen gizon batek arma kargatu eta gure buruen gainetik egin zuen tiro. Amaitu zuenean bardina egin zuen metrailadore batekin”.
Otsailaren 3an eta 4an, berriz, atunontziko patroi Ricardo Bachek eta Iker Galbarriatu kapitainak deklaratuko dute. Otsailaren 4an eta 5ean gainontzeko sei arrantzaleek joan beharko dute Audientzia Nazionalera. Bederatzi arrantzaleri hartuko die deklarazioa epaileak.
Ekainaren 6a eta 10a bitartean egingo dute Cabdullahi Cabduwily eta Raageggesey Hassan somaliarren aurkako epaiketa. 2009an Bermeoko Alakrana atunontzia bahitzea leporatzen diete, eta 220 urteko kartzela zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat.