Hogei lagun atxikitu ditu Ertzaintzak
Grebaren informazio-pikete lanetan zebiltzan hogei pagina identifikatu eta atxiki ditu Ertzaintzak, Juan Calzada kalean. Banan-banan deitu, furgoneta barrura sartu eta astelehenean epaitegira joateko zitazioa ari da ematen polizia bakoitzari. Piketee...
Grebaren informazio-pikete lanetan zebiltzan hogei lagun identifikatu eta atxiki ditu Ertzaintzak, Juan Calzada kalean. Banan-banan deitu, furgoneta barrura sartu eta astelehenean epaitegira joateko zitazioa ari da ematen polizia bakoitzari. Piketeek azaldu dutenaren arabera, koakzio delitua leporatzen diete.
09:00ak aldera hasi dira piketeak zabalik ziren establezimenduetatik pasatu eta grebarekin bat egiteko eskatzen. Horretan zebiltzala, Ertzaintzaren hainbat auto hurbildu eta izkina batean txikitu dituztela jakinarazi dute LAB sindikatutik. Hogei lagun hartu eta identifikatzeko eskatu die poliziak, “kaletik zihoazela eta den-dena itxita zegoenean”.