Urdaibaiko arraunlariak epailearen aurretik pasatzen hasi dira
Urdaibaik Kontxako Bandera irabazi ostean, Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzaileak egin zituen adierazpen gogorrek zeresana ematen jarraitzen dute. Iragan abenduan, alderdi bien abokatuak Castron batu ziren, baina akordiorik sinatu ez zutenez auziak ...
Urdaibaik Kontxako Bandera irabazi ostean, Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzaileak egin zituen adierazpen gogorrek zeresana ematen jarraitzen dute. Iragan abenduan, alderdi bien abokatuak Castron batu ziren, baina akordiorik sinatu ez zutenez auziak aurrera jarraitzen du. Horrela, Bilboko fiskaltzak Urdaibaiko zenbait arraunlari deklaratzera deitu ditu lekuko gisa.
Josu Zabalondo Urdaibaiko presidenteak azaldu bezala, “ez dakigu zihur, baina datorren astean arraunlariek deklaratzen amaituko dutela uste dugu”. Halan da be, ez daki taldeko arduradunek, edota beste kideek epailearen aurretik pasatu beharko duten.
Presidentea, “lasai” azaldu da, “tranparik” ez dutelako egin. Halan da be, auzia “lutzatzen” ari dela eta arraunlariak “nekatzen” hasi direla azpimarratu du. Zabalondoren hitzetan, “albo batera uzten saiatzen gara, baina arraunlariak pertsonak dira eta batzuetan eguneroko bizitzan eragiten du honek guztiak”.