Jaurlaritza, Inama enpresa eta beharginak astelehenean batuko dira
Jaurlaritza, Finsa-Inama enpresako arduradunak eta beharginen enpresa komiteko kideak astelehenean batuko dira Inama auziari irtenbide bat emateko asmoagaz. Komunikabide batek zabaldu duenez, Jaurlaritzaren Ingurumen eta Industria sailek “enpresa...
Jaurlaritza, Finsa-Inama enpresako arduradunak eta beharginen enpresa komiteko kideak astelehenean batuko dira Inama auziari irtenbide bat emateko asmoagaz. Komunikabide batek zabaldu duenez, Jaurlaritzaren Ingurumen eta Industria sailek “enpresa lekuz aldatzea” proposatuko diete arduradunei zein beharginei. Kokaleku berria, “Ajangizko eta Mendatako lurretan” egongo litzateke.
David Palacios (ELA) enpresa komiteko bozeramaileak jakinarazi duenez, “astelehenean bilera dugu, baina ez dakigu beste ezer”. Ez dakite bilera horretan zer eztabaidatuko duten, baina alderdi guztien artean akordio batera heltzea “ezinbesteko” ikusten du Palaciosek.
Dioenez, “leku aldatzea aukera egokia da langileentzat, eta Jaurlaritzatik be, leku aldatzea begi onez ikusten dutela esan ziguten”. Beharginen desio bakarra, “lanean jarraitzea” da bozeramailearen esanetan.
Finsa-Inamako arduradunak be, enpresa lekuz aldatzeko “prest” daude, baina “ez edozein preziotan”. Palaciosek azaldu bezala, Jaurlaritzak zein baldintza jartzen dituen, “erabakiorra” izango da. Beharginen ustez, alderdi guztiek eman beharko dute zerbait akordio batera heltzeko.