Eskola umeentzako tailerra antolatu du Bakearen Museoak
Eskolarteko Bakearen Egunarekin bat egin eta hainbat jarduera antolatu ditu Gernika-Lumoko Bakearen Museoak. Domeka honetan, hilaren 30ean, museorako sarrera doakoa izango da, eta bisita gidatua egingo dute, 12:30ean. Horretara, edonor joan daitekeela ...
Eskolarteko Bakearen Egunarekin bat egin eta hainbat jarduera antolatu ditu Gernika-Lumoko Bakearen Museoak.
Domeka honetan, hilaren 30ean, museorako sarrera doakoa izango da, eta bisita gidatua egingo dute, 12:30ean. Horretara, edonor joan daitekeela jakinazi dute.
Era berean, otsailaren lehenengo asterako hainbat jarduera antolatu dituzte, eskola umeentzako. Sarrera doan izango dute otsailaren 1etik 4ra, baita bisita gidatuak be. Gainera, tailer didaktiko berrian parte hartzeko aukera izango dute. Bakerako armak du izena tailerrak, eta horretan Alex Carrasosa artistaren laguntza izango dute.
Bai tailerrean zein bisita gidatuetan parte hartu nahi izanez gero, eskolek izena eman beharko dute hilaren 27a baino lehen.