Beñat Intxausti: “Proiektu berri honegaz hasteko gogoak ditut”
Otsailean hasiko dute txirrindulariek aurtengo denboraldia; horien artean Beñat Intxausti (Muxika, 1986) txirrindulariak. Taldea be estreinatuko du, Euskaltel-Euskadi utzita, Movistar Team taldeagaz ariko baita aurten. Proiektu baerriari «gogotsu» e...
Otsailean hasiko dute txirrindulariek aurtengo denboraldia; horien artean Beñat Intxausti (Muxika, 1986) txirrindulariak. Taldea be estreinatuko du, Euskaltel-Euskadi utzita, Movistar Team taldeagaz ariko baita aurten. Proiektu baerriari «gogotsu» eutsiko diola azaldu du muxikarrak, eta etxeko lasterketetan maila ona ematea espero du. Euskal herriko itzulian iazkoa gainditzea du helburu txirrindulari gazteak.
Movistar Team-en lehenengo denboraldia izango duzu aurtengoa. Ezagutzen al dozu zure talde berria izango dena?
Oro har, taldea bera be barria da, babesle berri bategaz ariko bada be. Egia esateko, proiektu berri honegaz hasteko gogoak ditut.
Eta nola ikusten duzu denboraldia? Zein izango da zure eginkizuna txirrindulari taldearen barruan?
Batik bat, lasterketetan parte hartzea eta horiek lehiatzea. Pozible den lasterketetan, gainera, irabaztera aterako naiz.