Erresoluzio Handiko Zentroaren hasierako proiektuan agertzen ziren 70 oheak manten ditzatela eskatu dute hainbat eragile sozial eta politikok
Gernikaldea Erresoluzio Handiko Zentroko hirugarren solairuan oheak sartzeko beharrizana agerikoa dela esan dute gaur goizean hainbat eragilek, Eusko Jaurlaritzak zentro horretarako hasierako proiektuan aurreikusten zuena manten dezala eskatuz. Busturi...
Gernikaldea Erresoluzio Handiko Zentroko hirugarren solairuan oheak sartzeko beharrizana agerikoa dela esan dute gaur goizean hainbat eragilek, Eusko Jaurlaritzak zentro horretarako hasierako proiektuan aurreikusten zuena manten dezala eskatuz. Busturialdeko LAB, EHNE-Bizkaia, ELA, Aralar, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, ASINSOC, Gazte Independentistak, EHE, Giltzurruneko arazoak dituzten gaixoen elkartea eta OSPITALEAN OHEAK (Oheen aldeko Osakidetzako Taldea) dira eskaerarekin bat egin dutenak. Azaldu dutenez, eskaera horiek udalez udal egingo dituzte, mozioen bitartez.
Hala, udalbatzek azter ditzaten hiru puntuko mozioa aurkeztuko dute Busturialdeko udal guztietan:
- Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu Busturialderako ospitalea eraiki dezala, hasierako proiektuan agertzen diren 70 oheak mantenduz, pediatria eta helduentzako 24 orduko larrialdi zerbitzuarekin, eta gaixoentzat oinarrizko azpiegitura/zerbitzu guztiak publikoak izango dituena.
- Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu ospitale horretan eskainiko diren osasun zerbitzuetan, Busturialdeko biztanleriaren hizkuntz eskubideak errespeta ditzala eta euskaldunok osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzea eskatzen dugu.
- Deialdia luzatu nahi diegu herritarrei ospitalaren alde burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.
Atzo Gernika-Lumoko osoko bilkurara eroan zuten gaia. Mozioa aho batez onartu zuten.