Akusazioaren frogak kontuan hartu ez, eta Orue torturatzeagatik epaitutako poliziak absolbitu dituzte
Maite Orue Bengoa torturatzea leporatuta Madrilgo Probintzia Auzitegian epaitu zituzten bost poliziak absolbitu egin dituzte. Horietako bat Orueren abokatuek bere aurkako akusazioa atzera bota zutelako utzi dute karguetatik libre, eta beste laurek Orue torturatu zutela frogatzerik ez dagoela dio epaileek emandako sententzia. Akusazioak, orain, bost eguneko epea du Auzitegi Gorenean kasazioko helegitea jartzeko. Madrilgo Probintzia Auzitegiak emandako sententzia «gordina eta gogorra» dela azaldu du akusazioa eroan duen Torturaren Aurkako Abokatu (TAT) Ane Ituñok. «Bagenekien non mugitzen ginen. Epaiketa Madrilen egin zen, eta akusazio bakarra ginen. Fiskalak be akusatuen absoluzioa eskatu zuen, eta auzipetuen abokatuak Estatuko abokatuak ziren». Halanda be, bost urte igaro eta oraindik prozedura zabalik jarraitzea akusazioarentzako «lorpen bat» izan dela azaldu du. «Epaiketa bera egitea eta Maite Orue torturatu zuten poliziak akusazioaren aulkian ikustea be» oso ez-ohikoa izan dela aipatu du, eta alde horretatik be pozik daudela. Sententzia gogorra Dena den, epaileek emandako bezalako sententzia ez zuten espero Orueren abokatuek, «ez genuen uste hain gogorra izango zenik». Izan be, hainbat txosten inpugnatzeko eskatu zuen defentsak, eta tribunalak onartu egin du eskakizun hori. «Lesioak azaltzen zituzten eta ondorio psikologikoak deskribatzen zituzten dokumentu guztiak alboratu eta baloratu be ez ditu egin epaimahaiak». Gainera, abenduaren 9an deklaratu zuenean Oruek bi polizia [...]
Maite Orue Bengoa torturatzea leporatuta Madrilgo Probintzia Auzitegian epaitu zituzten bost poliziak absolbitu egin dituzte. Horietako bat Orueren abokatuek bere aurkako akusazioa atzera bota zutelako utzi dute karguetatik libre, eta beste laurek Orue torturatu zutela frogatzerik ez dagoela dio epaileek emandako sententzia.
Akusazioak, orain, bost eguneko epea du Auzitegi Gorenean kasazioko helegitea jartzeko.
Madrilgo Probintzia Auzitegiak emandako sententzia «gordina eta gogorra» dela azaldu du akusazioa eroan duen Torturaren Aurkako Abokatu (TAT) Ane Ituñok. «Bagenekien non mugitzen ginen. Epaiketa Madrilen egin zen, eta akusazio bakarra ginen. Fiskalak be akusatuen absoluzioa eskatu zuen, eta auzipetuen abokatuak Estatuko abokatuak ziren».
Halanda be, bost urte igaro eta oraindik prozedura zabalik jarraitzea akusazioarentzako «lorpen bat» izan dela azaldu du. «Epaiketa bera egitea eta Maite Orue torturatu zuten poliziak akusazioaren aulkian ikustea be» oso ez-ohikoa izan dela aipatu du, eta alde horretatik be pozik daudela.
Sententzia gogorra
Dena den, epaileek emandako bezalako sententzia ez zuten espero Orueren abokatuek, «ez genuen uste hain gogorra izango zenik». Izan be, hainbat txosten inpugnatzeko eskatu zuen defentsak, eta tribunalak onartu egin du eskakizun hori. «Lesioak azaltzen zituzten eta ondorio psikologikoak deskribatzen zituzten dokumentu guztiak alboratu eta baloratu be ez ditu egin epaimahaiak».
Gainera, abenduaren 9an deklaratu zuenean Oruek bi polizia aurrez-aurre ezagutu zituen, eta haiek torturatu egin zutela esan zion epaimahaiari. Baina hori ez dute kontuan hartu, «aipatu be ez da egiten sententzian».
Ituñoren esanetan, badaude hainbat elementu epaileek baloratu be egiten ez dituztenak. «Gure partetik aurkeztutako froga guztiak alboratu dituzte, eta horiek kontuan hartu eta kontestuan sartu izan balituzte agian sententzia bestelakoa litzateke». Baina –TATeko abokatuak azaldu duenez– ez zitzaien horrelakorik interesatzen.