Amnistiaren bidean “estrategia errepresiboagaz” amaitu behar dela aldarrikatu dute
Zapatuan amaitu zuten Gu ere Bai presoen eskubideen alde lan egiten duen plataformak deitutako baraualdia. Txandaka, lau eguneko gose greba egin zuten hainbat lagunek, joan den astean. Ekitaldiagaz eta manifestazioagaz amaitu zuten, zapatuan, eta Euska...
Zapatuan amaitu zuten Gu ere Bai presoen eskubideen alde lan egiten duen plataformak deitutako baraualdia. Txandaka, lau eguneko gose greba egin zuten hainbat lagunek, joan den astean. Ekitaldiagaz eta manifestazioagaz amaitu zuten, zapatuan, eta Euskal Herria Amnistiaren bidean jarriko duen “estrategia errepresiboaren aldaketaren zain” dagoela esan zuten baraualdiaren antolatzaileek.
Presoen eskubideak errespeta daietezen “denon esku” dagoela esan zuten, eta haien parte-hartzea beharrezkoa dela Euskal Herrian zabaldu den prozesu politikoan. Horretarako, baina, elkartasunaren kriminalizazioagaz “amaitu behar” dela azpimarratu zuten.
“Beraiek barruan, guk kalean”
Preso politikoen gaiak kalean behar duela esan zuten zapatuko ekitaldian, dagozkien eskubideen jabe izan daitezen aldarrikatzeko. “Beraiek barruan lan egingo dute, eta guk kalean”. Horrez gain, urtarrilaren 8rako Bilbon deitu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten.