Agirre lehendakariak badu bere plaza
Zapatuan inauguratu zuten Agirre lehendakariaren izena daraman plaza. Horregaz batera, Agirreren beraren eskultura ere inauguratu zuten. Hainbat lagun batu ziren ekitaldian, eta lehendakari izandakoaren iloba Amaia Agirrek ere parte hartu zuen. Gernika...
Zapatuan inauguratu zuten Agirre lehendakariaren izena daraman plaza. Horregaz batera, Agirreren beraren eskultura ere inauguratu zuten. Hainbat lagun batu ziren ekitaldian, eta lehendakari izandakoaren iloba Amaia Agirrek ere parte hartu zuen. Gernika-Lumo bere familiarentzat ” herri oso garrantzitsua” dela esan zuen, eta bere aititeri egindako omenaldiagatik eskerrak eman zituen.
Jose Mari Gorroño alkateak, bestalde, Agirreren figura goraipatu eta “herriaren eskubideen alde egindako lana” eskertu zuen. Era berean, tren, taxi eta autobus geltokietan egindako lanekin herriko garraio publikoa hobetu egingo dela esan zuen. “Orain arte ez da behar moduan egon, eta guk ingurua txukundu egin dugu”