Goya sarietarako aurre-hautagaiak dira Zigor Etxebarria eta Gorka Bilbao
Goya sarietako 28 kandidaturetatik zortziko aurre-hautagai dira Zigor Etxebaria eta Gorka Bilbao gernikarrak. Izan ere, Goya sarietako aurre-hautagaien artean da Amerikanuak film luzea. Nacho Reig zuzendariagaz batera, Berde Produkzioak ekoiztetxeak ka...
Goya sarietako 28 kandidaturetatik zortziko aurre-hautagai dira Zigor Etxebaria eta Gorka Bilbao gernikarrak. Izan ere, Goya sarietako aurre-hautagaien artean da Amerikanuak film luzea. Nacho Reig zuzendariagaz batera, Berde Produkzioak ekoiztetxeak kaleratu duen dokumentalaren egilea da Gorka Bilbao; eta ekoizle lanak egin ditu Zigor Etxebarriak.
Espainiako Artearen eta Zinema Zientzien Akademiak banatzen dituen sarietatik film onenarena (Zigor Etxebarria); Produkzio zuzendaritza onenarena (Zigor Etxebarria); Film luze onenarena (Zigor Etxebarria); Soinu onenarena (Zigor Etxebarria); Argazki zuzendaritza onenarena (Gorka Bilbao); Muntaiarik onenarena (Gorka Bilbao); Zuzendari hasiberri onenarena (Nacho Reig) eta jatorrizko gidoirik onenarena (Nacho Reig) eskuratu ditzake Amerikanuak-ek.
Hautagaitzak, urtarrilaren 11n
Urtarrilaren 11-n emango dituzte jakitera aurre-hautagaien artean zeintzuk izan dezaketen Goya saria hartzeko aukera. “Aurre-nominazioetan izanda ere, gu pozik gaude. Eta nominazioren bat lortzen badugu lorpen bat izango litzateke guretzako”, azaldu du Zigor Etxebarriak. “Denen artean, hala ere, film luze onenaren hautagaitza litzateke guretzako garrantzitsuena, sari horrek denen lana batzen duelako”.
Bederatzi hautagaitza aurkeztu zuten Amerikanuak film luzearen egileek, “eta agian ilusio gehien egiten zigunak geratu da kanpoan; soinu-bandarik onenarena”. Hautagaitza horretara gehienez bi lagunek egindako soinu-bandak bakarrik aurkeztu daitezke, “eta gure kasuan soinu-banda Audience taldearena da, boston lana deal azaltzen da film luzean”.