Goya sarietako hautagaiak dira Zigor Etxebarria eta Gorka Bilbao
Goya sarietako 28 kandidaturetatik zortzirako hautagai dira Zigor Etxebaria eta Gorka Bilbao gernikarrak. Izan ere, Goya sarietako hautagaien artean da Amerikanuak film luzea. Nacho Reig zuzendariagaz batera, Berde Produkzioak ekoiztetxeak kaleratu duen dokumentalaren egilea da Gorka Bilbao; eta ekoizle lanak egin ditu Zigor Etxebarriak.
Espainiako Artearen eta Zinema Zientzien Akademiak banatzen dituen sarietatik film onenarena (Zigor Etxebarria); Produkzio zuzendaritza onenarena (Zigor Etxebarria); Film luze onenarena (Zigor Etxebarria); Soinu onenarena (Zigor Etxebarria); Argazki zuzendaritza onenarena (Gorka Bilbao); Muntaiarik onenarena (Gorka Bilbao); Zuzendari hasiberri onenarena (Nacho Reig) eta jatorrizko gidoirik onenarena (Nacho Reig) eskuratu ditzake Amerikanuak-ek.