Hiri-ondakinak kudeatzeko mankomunitatea sortu dute hainbat udalerrik
Hiri-hindakinak kudeatzeko Busturialdeko Mankomunitatea sortu dute Arratzuko, Kortezubiko, Mendatako eta Muxikako Udalek. Hala, udalerri horietan sortzen diren hondakin solidoak kudeatuko ditu sortu berri duten mankomunitate horrek. Lau udalerri horiek elkarrekin garatu duten zerbitzuak zaborren bilketaren eta kudeaketaren zerbitzua hobetzea eta errentagarri egitea ahalbidetuko diela jakinarazi dute. Hala, udalerri horiek dituzten orografia arazoei eta arazo ekonomikoei aurre egin gura diete. Mankomunitatea sortuta, 2011ko martxoan ipiniko dute martxan zerbitzu berri hori.