Astean birritan muxikarrak Gernikara eroango dituen autobusa ipiniko du Udalak
Herritarrei zerbitzua eman gura dien herri autobusa ipiniko du Muxikako Udalak. Herriko 30 auzoetara joango da, astean bi aldiz, bizilagunak Gernika-Lumora eroateko. Astelehenetan eta barikuetan emango du zerbitzua, eta horretarako autobus geltokiak ze...
Herritarrei zerbitzua eman gura dien herri autobusa ipiniko du Muxikako Udalak. Herriko 30 auzoetara joango da, astean bi aldiz, bizilagunak Gernika-Lumora eroateko. Astelehenetan eta barikuetan emango du zerbitzua, eta horretarako autobus geltokiak zehaztu ditu herriko auzoetan. Asteko bi egun horietan 09:00etan helduko da autobusa Gernika-Lumora, eta 12:30era aterako da Muxikarantza.
Aparkalekuak Kurtzeroan
Garraio publikoa erabili gura dutenei erraztasunak emateko, gainera, Kurtzeroan 80 autorentzako aparkalekua egingo duela jakinarazi du Muxikako Udalak. Euskotren-en eta Bizkaibusen geltokiak handik gertu daudelako aukeratu du Udalak kokaleku hori. Izan be, aparkalekuaz gain, zubia eta oinezkoentzako espaloia ere egingo dituzte, aparkalekuak autobusaren eta trenaren geltokiekin bat egiteko. Lan horiek egiteko 240.000 euroko aurrekontua du Udalak.