Astui, Mentxaka eta Argiarro: “Emakume saila beharrezkoa da”
Emakumeen aurka orain dela ia bi urte herrian izan ziren zenbait erasoren aurrean sortutako taldea da Sareginak Emakume Feministen Elkartea. Elkarteko kideak dira, besteak beste, Edurne Astui, Inma Mentxaka eta Agurtzane Argiarro. Sare moduan funtzionatzen dute, hala ere, eurekin harremanetan ipini gura izanez gero, Gizarte eta Kultura Etxera hurbildu eta eurengatik galdetu beharra baino ez dago. Zapatuan, Lameran izango dira jostailu ez sexisten inguruko informazioa eman asmoz. 12:00etatik 15:00etara izango dira eta umeentzako zein gurasoentzako azalpenak emango dituzte. Zelan batu zineten? Orain dela ia bi urte emakumeen aurkako zenbait eraso izan ziren Bermeon, eta inork ez zuen hori salatu. Talde batek kezka agertu genuen eta iazko martxoaren 8rako topaketak deitu genituen, Bermeoko I. topaketa feministak izan ziren. Gonbidapenen bidez zabaldu genuen deialdia eta 20 lagun inguru bildu ginen. Zeintzuk dira taldearen helburuak? Emakumearen inguruan emoten den edozer edo guri dagokigun gai guztiak lantzea, herri diagnostikoa egitea eta instituzio mailan eragitea. Zapatuan jostailu ez sexisten txokoa ipiniko duzue Lameran. Bai, hala da. 12:00etan hasi eta 15:00ak bitartean Lameran izango gara. Umeentzako musika eta jolasak izango dira, alde batetik. Dinamika ez sexista dituzten jolasak izango dira. Bestetik, umeak jolasean dauden bitartean gurasoekin izango gara. Jostailu ez sexista gida horretaz baliatuta azalpenak emango [...]
Emakumeen aurka orain dela ia bi urte herrian izan ziren zenbait erasoren aurrean sortutako taldea da Sareginak Emakume Feministen Elkartea. Elkarteko kideak dira, besteak beste, Edurne Astui, Inma Mentxaka eta Agurtzane Argiarro. Sare moduan funtzionatzen dute, hala ere, eurekin harremanetan ipini gura izanez gero, Gizarte eta Kultura Etxera hurbildu eta eurengatik galdetu beharra baino ez dago. Zapatuan, Lameran izango dira jostailu ez sexisten inguruko informazioa eman asmoz. 12:00etatik 15:00etara izango dira eta umeentzako zein gurasoentzako azalpenak emango dituzte.