Xixili gimnasia taldea Espainiako taldekako txapelketan izango da
Bihartik, domekara bitartean, Xixili gimnasia taldea Espainiako Taldekako Txapelketa lehiatzen izango da Logroñon (Espainia). Taldeak, junior mailako txapelketan parte hartuko du eta "itxura ona ematea" da taldekideen helburua. Macarena Milla entrenatzaileetako batek azaldu bezala, "sailkapenaren erditik gora izatea gustatuko litzaiguke, baina ez da erraza izango".
Bihartik, domekara bitartean, Xixili gimnasia taldea Espainiako Taldekako Txapelketa lehiatzen izango da Logroñon (Espainia). Taldeak, junior mailako txapelketan parte hartuko du eta “itxura ona ematea” da taldekideen helburua. Macarena Milla entrenatzaileetako batek azaldu bezala, “sailkapenaren erditik gora izatea gustatuko litzaiguke, baina ez da erraza izango”.
Millak argudiatu bezala, aurten “arazo ugari” izan dituzte entrenatzeko instalazioarekin. Besteak beste, entrenamendu guneak “itoginak” izan ditu eta horrek, zenbait arazo eman ditu entrenamenduetan.
Eguenean, taldeek Logroñoko kiroldegian entrenatzeko aukera izango dute eta txapelketa barikuan hasiko da. Xixili taldeko junior mailako neskek, barikuan 17:20ean izango dute lehenengo saioa. Zapatuan, bestalde, bigarren eta azken saioa izango dute 12:40ean.