Janaria batzen dabiltza Ean Saharara bidaltzeko
Eako herritarrak janaria batzen dabiltza Saharara bidaltzeko asmoagaz. Interesatuek, abenduaren 5era arte izango dute elikagaiak emateko eta herriko zenbait auzotan izango dute horretarako aukera. Elikagaiez gain, herriko bizilagunek, garbitasun pertsonalerako produktuak eta dirua ere eman dezakete.
Eako herritarrak janaria batzen dabiltza Saharara bidaltzeko asmoagaz. Interesatuek, abenduaren 5era arte izango dute elikagaiak emateko eta herriko zenbait auzotan izango dute horretarako aukera.
Natxituko bolatokian zein Bedaronako elizan esaterako, abenduaren 5era arte, egunero izango da elikagaiak uzteko aukera. Eako herrigunean, bestalde, abenduaren 4ean eta abenduaren 5ean izango dute aukera biztanleek. Herrigunean goizez batuko dituzte elikagaiak.
Elikagaiak, ondo kontserbatzen diren horietakoak izan behar dira. Besteak beste, dilistak, indabak, garbantxuak, atuna… batuko dituzte Saharara bidaltzeko.
Garbitasun pertsonalerako produktuak eta dirua ere
Elikagaiez gain, herriko bizilagunek, garbitasun pertsonalerako produktuak eta dirua ere eman dezakete. Garbitasun pertsonalerako produktuen artean esaterako, konpresak batu nahi dituzte.
Diruarekin bestalde, botikak erosiko dituzte eta ondoren Saharara bidaliko dituzte botika horiek.