56.424 euro banatu ditu Kultura sailak elkarteen artean
Gernika-Lumoko Kultura sailak 2010eko diru laguntzak banatu ditu. Guztira, 56.424 euro banatu ditu herriko talde eta elkarteen artean. Hogeita zazpik izango dute diru laguntza, baina sei talderen kasuak azpimarratu gura izan ditu Ekain Ormaetxea kultura zinegotziak, “aurtengo ekimen bereziak izan direlako”. Andra Mari koralari bere 30. urtemuga dela-eta emandako laguntza, Jose Antonio Arana Martijari egindako omenaldi berezirako. Asinsoc elkarteak antolatuta egingo den kartel lehiaketa, horren bidez ezgaituen inguruko informazioa eta euren iksupuntua hezkuntza zentroetan zabaltzen laguntzeagatik. Elai-Alai dantza taldeari bere ibilbidearen inguruko liburua argitaratzeko laguntza berezia. Zineklubak laster pantailaratuko duen film laburrerako laguntza. Arlo zinematografikoan herrian bi proiektu berri izan dira aurten, Amerikanuak dokumentalarekin batera, Zineklubaren labur hau. Iparragirre Rock Elkarteari entsegu lokal berrietarako laguntza berezia, azpiegituren eraberritze obretan egindako lanagatik (baita euren kabuz finantzazioa lortuz ere, txosnen bidez), herrian dagoen hutsune handi bati erantzuten diotelako: herriko hainbat eta hainbat musika taldek behar dituzten azpiegiturak sortzea. Gernikazarrarekin bere 25. urtemuga honetan hitzartutakoa: Aldaba aldizkariko hainbat ikerketa artikulu berrikusi eta argitalpen berri batean biltzea. Hala ere, urtean zehar beharrean dauden elkarteen lana ere goraipatu gura izan du Kultura zinegotziak. “Laguntza bereziez aparte, ez diegu balio gutxiago eman gura urte osoko jarduerengatik emandako laguntzei. Herriko kultur taldeen ohiko funtzionamendu horrek, egunerokoak, egiten [...]
Gernika-Lumoko Kultura sailak 2010eko diru laguntzak banatu ditu. Guztira, 56.424 euro banatu ditu herriko talde eta elkarteen artean. Hogeita zazpik izango dute diru laguntza, baina sei talderen kasuak azpimarratu gura izan ditu Ekain Ormaetxea kultura zinegotziak, “aurtengo ekimen bereziak izan direlako”.
- Andra Mari koralari bere 30. urtemuga dela-eta emandako laguntza, Jose Antonio Arana Martijari egindako omenaldi berezirako.
- Asinsoc elkarteak antolatuta egingo den kartel lehiaketa, horren bidez ezgaituen inguruko informazioa eta euren iksupuntua hezkuntza zentroetan zabaltzen laguntzeagatik.
- Elai-Alai dantza taldeari bere ibilbidearen inguruko liburua argitaratzeko laguntza berezia.
- Zineklubak laster pantailaratuko duen film laburrerako laguntza. Arlo zinematografikoan herrian bi proiektu berri izan dira aurten, Amerikanuak dokumentalarekin batera, Zineklubaren labur hau.
- Iparragirre Rock Elkarteari entsegu lokal berrietarako laguntza berezia, azpiegituren eraberritze obretan egindako lanagatik (baita euren kabuz finantzazioa lortuz ere, txosnen bidez), herrian dagoen hutsune handi bati erantzuten diotelako: herriko hainbat eta hainbat musika taldek behar dituzten azpiegiturak sortzea.
- Gernikazarrarekin bere 25. urtemuga honetan hitzartutakoa: Aldaba aldizkariko hainbat ikerketa artikulu berrikusi eta argitalpen berri batean biltzea.
Hala ere, urtean zehar beharrean dauden elkarteen lana ere goraipatu gura izan du Kultura zinegotziak. “Laguntza bereziez aparte, ez diegu balio gutxiago eman gura urte osoko jarduerengatik emandako laguntzei. Herriko kultur taldeen ohiko funtzionamendu horrek, egunerokoak, egiten du herriko kultura bizia izatea. Sarritan, lan isila eta behar den moduan baloratzen ez dena, baina behar-beharrezkoa. Horiei guztiei, beraz, zorionak eta eskerrak eman gura dizkie Kultur Etxeak”.