Santa Katalina jaiak ospatzeko prest daude mundakarrak
Santa Katalina jaiak ospatuko dituzte egunotan mundakarrek. Eguenan, santuaren egunean bertan, 12:00etan, Santa Katalinako elizan meza etzuteko aukera izango dute, udalbatza bertan izango delarik. Jarraian Gazte-Zar taldeko dantzari batek ohorezko aur...
Santa Katalina jaiak ospatuko dituzte egunotan mundakarrek. Eguenan, santuaren egunean bertan, 12:00etan, Santa Katalinako elizan meza etzuteko aukera izango dute, udalbatza bertan izango delarik. Jarraian Gazte-Zar taldeko dantzari batek ohorezko aurreskua dantzatuko du. Gainera, bertaratutakoek Urdaibai eta Etxezuri txokoek prestaturiko pintxoak dastatzeko aukera izango dute.
Bakailao txapelketa, zapatuan
Zapatuan jarraituko dituzte Santa Katalina jaietako ospakizunak. Egun horretan izango baita, udaletxeko arkupeetan, XXVI. bakailao txapelketa, 10:00etatik 13:00etara bitartean. 10:00etan, hortaz, parte-hartzaile guztiek bakailao kazolak prestatzeari ekingo diete. Bakailaoa, olioa eta berakatza izango dira erabil daitezkeen osagai bakarrak. 13:00etan izango da kazolen aurkezpena eta ostean sari banaketa izango da.
21:00etan jarraituko du jaiak. Ordu horretan Itxaropena parke berria inauguratuko dute kontzertu batekin. Antton Aranburu eta bidaiari bakartiak izango dira bertan disko berria aurkezten.