Hirugarren urtez ‘kafea eta galletak’ hilabetero
Hirugarren ikasturtean sartu da Kafea eta galletak kultur saioa. Hilero antolatzen dituzten kontzertu-solasaldiak ezagunak dira dagoeneko, baai Gernika-Lumon zien herritik kanpo ere. Azken bi urteetan, gainera, publiko finkoa eta fidela lortu dutela azaldu du Ibon Rodrigezek. Antolatzaileetako bat da bera, eta saioetan jende asko batzen ez den arren, kopuruak ez diela kezkatzen azaldu du. “Pozik gaude, eta parte-hartzea handia izaten da”. Formatu berezia Kafea eta galletak antolatzen hasi zirenean zerbait desberdina egin gura zutela azaldu du Rodrigezek. “Hasierako ideia disko-foruma egitea zen, baina lehenengo saioan Xabier Montoiak kontzertua eman zuen, eta ondo atera zen”. Leire Lopez du bidelagun Rodrigezek, eta formatua hori izan zitekeela pentsatu zuten: “Alegia, talde edota bakarlariren bat gonbidatu eta hark aukeratzen duen diskoa entzutea. Disko hori komentatu egiten dugu gero, eta gonbidatuak kontzertua ematen du”. Hala, gonbidatur berriak hartzen ditu Gernika-Lumoko gaztetxeak hilabetero, eta hark aukeratutako musikarekin “ikastea” dute helburu Kafea eta galletak saioetako jarraitzaileek. “Disko horiek gehienetan ezezagunak izaten dira, eta horiengandik ikasi egiten dugu”. Helburu didaktikoa ere badu, beraz, kultur jarduera horrek. Joan den zapatuko saioaren ostean, hurrengoan beste bat Hilabetero saio bat antolatzen duten arren, azaroan bi saio egingo dituzte. Joan den zapatuan egin zuten hogeigarrena, Ornitorrinkus emanaldiagaz. Zapatu honetan, berriz, Kokoshca taldea [...]
Hirugarren ikasturtean sartu da Kafea eta galletak kultur saioa. Hilero antolatzen dituzten kontzertu-solasaldiak ezagunak dira dagoeneko, baai Gernika-Lumon zien herritik kanpo ere. Azken bi urteetan, gainera, publiko finkoa eta fidela lortu dutela azaldu du Ibon Rodrigezek. Antolatzaileetako bat da bera, eta saioetan jende asko batzen ez den arren, kopuruak ez diela kezkatzen azaldu du. “Pozik gaude, eta parte-hartzea handia izaten da”.
Formatu berezia
Kafea eta galletak antolatzen hasi zirenean zerbait desberdina egin gura zutela azaldu du Rodrigezek. “Hasierako ideia disko-foruma egitea zen, baina lehenengo saioan Xabier Montoiak kontzertua eman zuen, eta ondo atera zen”. Leire Lopez du bidelagun Rodrigezek, eta formatua hori izan zitekeela pentsatu zuten: “Alegia, talde edota bakarlariren bat gonbidatu eta hark aukeratzen duen diskoa entzutea. Disko hori komentatu egiten dugu gero, eta gonbidatuak kontzertua ematen du”.
Hala, gonbidatur berriak hartzen ditu Gernika-Lumoko gaztetxeak hilabetero, eta hark aukeratutako musikarekin “ikastea” dute helburu Kafea eta galletak saioetako jarraitzaileek. “Disko horiek gehienetan ezezagunak izaten dira, eta horiengandik ikasi egiten dugu”. Helburu didaktikoa ere badu, beraz, kultur jarduera horrek.
Joan den zapatuko saioaren ostean, hurrengoan beste bat
Hilabetero saio bat antolatzen duten arren, azaroan bi saio egingo dituzte. Joan den zapatuan egin zuten hogeigarrena, Ornitorrinkus emanaldiagaz. Zapatu honetan, berriz, Kokoshca taldea izango dute gonbidatu, eta Nico ‘Desertshore’ diskoa entzungo dute.
“Hirugarren ikasturteari urrian eman gura genion hasiera, baina ezinezkoa izan zen. Horregatik, azaroan bi saio egingo ditugu: urrikoa eta azarokoa”. Abenduan, Bermeoko OrekaHot4 izango da gonbidatua.
Ikasturte berri honetarako, gainera, hainbat proiektu dituzte buruan Kafea eta galletak-eko antolatzaileek. “Bartzelonako pare bat talde ekarriko ditugu, baita Donostiako Dotore edota oraindik inoiz kontzerturik eman ez duen Bilboko talde bat”.
Zerbait berezia prestatu gura dutela aitortu du Rodrigezek, 25. edo 30. saiora begira. Saioei beste formatu bat ematea ere aztertzen ari dira antolatzaileak, “baina oraindik ez dugu ezer zehaztu”.