Olatu hormako zati bat apurtu dute olatuek
Kostaldea alerta gorrian egongo da gaur denboralearen eraginez olatuek sortzen duten arriskuagatik. Busturialdeko kostaldean ari da igartzen denboralearen eragina, olatuak nabarmenak ari dira-eta izaten. Olatuek Bermeoko olatu hormako zati bat apurtu ...
Kostaldea alerta gorrian egongo da gaur denboralearen eraginez olatuek sortzen duten arriskuagatik. Busturialdeko kostaldean ari da igartzen denboralearen eragina, olatuak nabarmenak ari dira-eta izaten. Olatuek Bermeoko olatu hormako zati bat apurtu dute oraintsu. Dena den, kaltea ez da izan handiegia, murru zati txiki bat baino ez baita apurtu. Horrez gain, pantalanetan amarratuta zegoen ontzi bat irauli egin da.
Bermeoko arrantza ontzidia Deustuara eroan zuten atzo, denboraletik babesteko hor amarratzeko baimena eskatu ondoren.