Idia izan da indartsuena
200 pertsonatik gora bildu dira Kortezubiko probalekuan parte-hartzaileak animatzeko gogoz
Zaldia, idia eta gizonak harriari tiraka jarriz gero, noren alde egin apustu? Iragan zapatuan Kortezubin lehiatutako HITZAren aldeko I.herri kirol desafiora gerturatu zirenek ikusi ahal izan zuten bezala, idia izan zen indartsuena hirurenartean.
Kortezubiko Urriolabeitiaren idiak 44 untze egin zituen 930kiloko harriari tiraka eta, horri esker, saioko garaikurra etxera era-man zuen. Atzetik Markina-Xemeingo gizonak izan zituen, 43 untzerekin, eta Gernika jatetxeko zaldiak 40 untze egin zituen. Idiak eta gizonek lehia estua izan zuten, baina idiaren sendotasuna nagusitu zen azkenean. Gizon proben Bizkaiko txapeldunek, hala ere, azken momentura arte zalantzan jarri zuten idiaren nagusitasuna. Minutu biren faltan zeudela, gizonezkoek lau untze behar zituzten garaipena lortzeko, baina luze egin zitzaien saioaren azkenengo txanpa. Iraupen luzeko esfortzuan, idiak bere nagusitasuna erakutsi zuen eta prisa handirik gabe baina deskantsua hartzeko beta handirik gabe ere, 44 untzera iristea lortu zuen.
Kontuan izan behar da, hala ere, hamar pertsonaz osatutako gizonen taldeak idiak eta zaldiak baino 430 kilo gehiago mugitu behar izan zituela ordu erdiko saioan. Gernika jatetxeko zaldia, bestalde, lehenengoa izan zen probalekura irtetzen eta, ahalegin handia egin zuen arren, ezin izan zuen beste parte-hartzaile bien nagusitasuna kolokan jarri.
HITZAren aldeko desafioa ikustera 200 pertsonatik gora gerturatu ziren, eta giro aparta sortu zutenikusleek lehen momentutik. Ikusleek zaldia zein idia animatu zituzten, baina animo handienak etabaita txalo zaparrada handienakere, Markinako taldearentzat izan ziren. Proba gizonek lehertuta bukatu zuten saioa eta ikuslegoak bere esker ona erakutsi zien.
Nabarnizko gizon probak. Domekan Nabarnizen lehiatutako gizon probetan, bestalde, Mikel Alzola Euskadiko txapelduna izan zen garaile. Gernikarrak ia metro batean hobetu zuen bere marka. Lau untze eta zazpi metro pasatxo egin zituen Alzolak. Beste sailkatuak Oscar Perez, Juan Carlos Lopez eta Urpe izan ziren, hurrenez hurren.