Duela hogei urte, Busturialdeko herrietako eguneroko errealitatea euskaraz kontatzeko ametsak forma hartu zuen: Busturialdeko Hitza errealitate bihurtu zuten euskaltzaleek. Herrigintzatik sortu zen, eta komunitatearen babesari esker hazi da, Busturialdeko Hitza eskualdeko ahotsa bihurtuz, hurbileko informazioa eskuz esku zabalduz. Urteurren biribilak atzera begiratzeko ez ezik, egindako bidea aldarrikatzeko eta etorkizunari begira erronkak mahai gainean jartzeko balio izan du.
Busturialdeko Hitzak 20 urte bete dituela ospatuko dute domekan [azaroak 14], Gernika-Lumoko Pasealekuan, 12:00etatik aurrera. Biharamunean, haritza landatuko dute Bermeon.
Elementu multimediak gehitu, sare sozialak ustiatu eta bestelako bideei ekin die Hitzak, irakurleei aukera barriak emanez
Webguneen bidezko zuzeneko emisioak indarra hartzen doaz gutxinaka.
500 herritar inguruk parte hartu dute eskualdeko euskarazko egunkari bakarraren aldeko manifestazio alaian; Busturialdeko herri guztietako jendea batu du HITZAren aldeko eskariak
Harrera beroa eskaini zioten Busturialdeko herritarrek egunkari berriari herenegun, Bermeon, aurkezpen jaialdian; egindako lana handia izan dela zioten eta HITZAk hutsune bat beteko duela.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.