Backyard jaialdia ospatu zuten atzo Muxikako Eleizalde auzoan. Hamabi orduz musika elektronikoa izan zen protagonista. Bergaratik eta Bizkaiko hainbat herritatik etorritako dj-ak batu zituen jaiak, tartean, eskualdeko sortzaileak.
Erdu Gazte Asanbladak bigarren urtez egin du musika elektroniko topaketa. Iaz moduan, aurten ere jende asko hurreratu zen Eleizaldeko zelaira, batik bat arratsaldetik aurrera.
Iaz moduan, oraingo honetan ere, dj-en emanaldiez gain, artisau azoka eta jolasak izan dira. Hala, aurtengo berritasun nagusia
graffitiak izan dira.
Zero, Mai, Lan eta
Kzn artistek bi graffiti koloretsu egin zituzten, jaialdia apainduz. Gainera, pizzen, hanburgesen, eta hot dogen
food truck-ak bertan egon ziren dantzarien tripa-zorriak asetzeko.
Hamabi orduko musika elektroniko topaketa
Katza b2b Balza taldeko musikarien doinuek ireki zuten. 16:00ak aldera,
Eddie Mae taldekoen txanda izan zen. Arratsaldeak aurrera egin ahala,
Kino Internacional, Delirius eta
Les Alsborregach taldeko dj-en musikagaz dantzatu zuten bertaratutakoek. 22:00etatik gauerdira arteko tartea, ostera,
Phonix musik taldekoek bete zuten. Horien erritmopean gorputzak astinduz borobildu zuten jaialdia.