Gernika-Lumo, 30 dultzaineroren musikaz alaitua
Soinu berezia izan zuen zapatuan Gernika-Lumok, Biasteriko (Arabako Errioxa) dultzaineroei esker. Izan ere, lau orduz, beraien musikagaz jantzi zituzten Busturialdeko herri horretako txoko ezberdinak. Herriko udaletxean ere izan ziren 30 bat musikari Jose Maria Gorroño alkateagaz. Eta momentua aprobetxatuta, partitura historikoa eman zioten Biasterikoek Gernika-Lumoko alkateari.