arratzuko presa
Mendatako eta Arratzuko bi presa txiki eraitsi ditu URA agentziak, Golako ibaian. Hain zuzen, ibaiaren ibilguaren eta ibaiertzeko basoaren egoera hobetzea izan dute helburu burutatko lan horiek. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako saialk azaldu legez, ibai horren egoera hobetzea ezinbestekoa da ekosistemaren egoera ona lortzeko.
Era berean, presak eraitsita, ibaiak ura errazago hustuko duela azaldu dute, «presa horiek sor zezaketen ur-laminaren igoera saihesten baita».
Bi presa horiek eraisteko 5.300 euroko inbertsioa egin du URA agentziak. Arratzuko presako lanak egiteko 2.300 euro erabili ditu, eta Mendatakoa eraisteko 3.000 euro.
Ibaiertzak igatzeko joera
Arratzuko presa txikiak zazpi metroko luzera, 50 zentimetroko zabalera, eta 50 zentimetroko altuera zuen, eta ibaiertza higatzeko joera zuela azaldu du URA agentziak, eta ur laminaren haztea ere sortzen zuela. Berau eraitsita, ibilguaren emariari eten bat kendu diotela adierazi dute.
Mendatako presa txikiak zazpi metro eta erdi neurtzen zituen luzeran, 50 zentimetro zabaleran eta beste horrenbeste altueran. Jada erabiltzen ez den porlanezko egitura zuen, eta ezkerreko ibaiertza higatzeko joera nabarmena zuela azaldu dute, ibaiertzeko ezponda desegonkortzeaz gain.