Asteburuan hasi da jokoan Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako
Andrazkoen larru-paletako I. Bizkaia Torneoa. 12 pilotarik parte hartuko dute, 6 bikotek, eta euren artean egongo dira
Olatz Arrizabalaga gernikarra eta
Leire Etxaniz etxebarritarra, bikotean.
Zapatuan [abenduak 8] hasi zuten norgehiagoka Etxanizek eta Arrizabalagak. Bi partida jokatu ziren Arrizabalaga-Etxaniz eta Araiztegi-Mendizabalen artekoa alde batetik, eta Irazustabarrena-Huici eta Larrarte-Erasunen artekoa, bestetik. Hauek bezala, torneoko zazpi partidak Bizkaia Frontoian jokatuko dira.
Ez dute txapelketa ondo hasi Arrizabalagak eta Etxanizek. 8 tantoko hiru set jokatu zituzten eta 8-4, 8-6 eta 8-1 galdu zituzten hirurak. Datorren zapatuan [abenduak 15] edukiko dute bigarren aukera, 11:00etatik aurrera jokatuko den torneoaren bigarren jardunaldian. Bi partida egongo dira:
Ibañez-Laura Saez eta Arrizabalaga-Etxaniz bikoteen artekoa, eta Nagore-Maria Saez eta Larrarte-Erasun bikoteen artekoa. Horretarako prestatuago joateko ahalegina egingo dutela adierazi dute Etxebarriko eta Gernika-Lumoko palistek.
Andrazkoan larru paletako I. Bizkaia Torneoko parte hartzaileak Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuagaz. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Hirugarren jardunaldia
abenduaren 22an izango da. Azken horretan Ibañez-Laura Saez eta Araiztegi-Mendizabal bikoteak eta Irazustabarrena-Huici eta Nagore- Maria Saez bikoteak neurtuko dira. Finala, berriz,
abenduaren 29an izango da, Bizkaia Frontoian.
Andrazkoen esku-pilotako I. Bizkaia torneoan egin zen bezala, larru-paletakoan parte hartzeko ere kiroletako lan-kontratua izango dute pilotariek, lehenengoz. “
Torneo honekin Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeek kirolean izan duten presentzia eta ibilbidea bultzatu gura du, eta agerian jarri”, azaldu dute.