Frantsesera itzuli dute Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua'
Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberria frantsesera itzuli du Edurne Alegria itzultzaileak. Alegriak euskaratik itzuli du.Eleberria Castor Astral argitaletxeak argitaratu du L´heure de nous reveiller ensemble izenburupean. Idazle ondarrut...
Eleberria Castor Astral argitaletxeak argitaratu du L´heure de nous reveiller ensemble izenburupean. Idazle ondarrutarrak Bordeleko Letters du Monde jaialdian aurkeztuko du hirugarren nobelaren frantsesezko edizioa. Itzulpenaren harira, Uribe liburua aurkezten egon da asteburuan Baionako, Bordeleko, Angeluko eta Donibane Lohizuneko liburudendetan. Hurrengo egunotan Bordeleko Cervantes Institutuan eta Bordeaux Montaigne Unibertsitatean ere emango ditu hitzaldiak.
Liburua zazpi hizkuntzatara itzuli dute.