Aurreakordioa lortuta, bertan behera geratu dira Bizkaiko arrain kontserberetan deitutako lanuzteak

Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen sektorean lanuzteak egin zituzten joan den astean, eta eskaera horiek eduki dute erantzuna. Aurreakordioa lortu dute, eta azaroaren 21, 22 eta 23rako  aurreikusitako lanuzteak bertan behera geratu direla jakinarazi dute LAB sindikatuko eskualdeko ordezkariek.

11 hilabetetan 17 aldiz batu dira mahai negoziatzailean sindikatuak eta patronala. Atzo berriz elkartu ziren eta aurreakordioa lortu zuten.  LAB, UGT eta CCOO sindikatuak izan dira patronalagaz adostasunera iritsi direnak.

2016. urteko ekainean lortu zuten hitzarmen zaharra sinatzea, eta oraingo hitzarmenean lan baldintza duinak eskatu dituzte. “Lantegien irabaziak langileen artean hobeto banatzea eskatzen dugu, denek ikusteko lantegietako lanak soldata duinak dituela, eta sektore honetan ari diren langileek bizimodu duin bat ere lor dezaketela”.

Ezinbestekoak. Hitzarmen berria hurrengo hiru urteetan indarrean egotea aurreikusi dute patronalak eta hiru sindikatuek. Horrez gain, langileen soldatak igotzea eta aurreko urteko KPI %25 igotzea erabaki dute. Gainera, lizentzietan hobekuntzak eskatu dituzte.
50 langile baino gehiago dituzten enpresetan Berdintasun Plana adosteko batzorde bat eratzea erabaki dute, “kategoriak aztertzeko asmoagaz”. Sindikatu eta enpresa bateko ordezkarien arteko bileretako orduak pilatzea ahalbideratzea adostu dute.

Adostasun hauez gain, mahai negoziatzailean aurretik lortutako akordio guztiak “mantentzea” erabaki dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend