Bonbardatutako bi herri elkartuta
Franqueses del Valles (Katalunia) herriko Francesc Colome i Tenas alkateari ondo etorria eman zion Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak, barikuan.
1939ko urtarrilaren 24an bonbardatu zuten herri katalana, eta orain dela 79 urte gertatutakoa gogoratzeko, ikus-entzunezkoa grabatzen ari dira kataluniarrak. Bideo horretan, Gernika-Lumoko bizilaguna den lekuko bat ageriko da, eta herritarra eta Gernika-Lumo ezagutzeko asmoz bisitatu zuen Gernika-Lumo Franqueses del Valles herriko alkateak.