Irrintzi Alaik urteurren ekitaldi berezia dakar
50 urteko ibilbidean taldeak eman duena aterako dute Altamiran bihar. 2 ordu inguruko ekitaldi polita izango da. Dantza taldearen argazkiak bildu dituzte50 urte dantzan. Horrenbeste daramatza Busturiko Irrintzi Alai Dantza Taldeak gorputzak astintzen, ...
50 urteko ibilbidean taldeak eman duena aterako dute Altamiran bihar. 2 ordu inguruko ekitaldi polita izango da. Dantza taldearen argazkiak bildu dituzte
50 urte dantzan. Horrenbeste daramatza Busturiko Irrintzi Alai Dantza Taldeak gorputzak astintzen, euskal kultura plazaz plaza zabaltzen. Eta urteurren garrantzitsua borobiltzeko, ekitaldi berezi bezain hunkigarria prestatu dute zapatuaz gozatzeko. Txistularien kalejiragaz hasi, eta erromerian amaituko da eguna.Biharko hitzordua heldu orduko, emanaldiz emanaldi aritu dira dantza taldeko kideak. Izan ere, urteurren ospakizunak egun bakar batera mugatu beharrean, urte osora zabaldu nahi izan dituzte. San- blasetan hasi zituzten ospakizunak, Axpen, tostada txapelketa, txokolate jana eta erromeria bildu zituen ekitaldian, eta harrez gero, herriko jai eta ekintzetan parte hartu edo lagundu dute. San Kristobal jai- etan, sasoi bateko neska taldeak Ikurrinarena atera zuen, eta Larrain Dantza eta erromeriagaz amaitu zuten jaia. Itsasoko Ama Birjinaren egunez, Altamiran, lehengoetariko dantzariek gaur egungoekin batera egin zuten dantzan.
Biharkoa, baina, 50 urteotan ibilitako dantzariak elkartuko dituen emanaldia izango da. San Migel jaiak ospatzeko modu ezin hobea.
Adin ezberdineko 100 bat dantzari bilduko dira. Bakoitzak bere sasoiko lagunekin dantzan egingo du, eta horren barne, Larrain Dantza egingo dute. «Dantza batzuk ez dira aldatu», azaldu du Iker Bilbao Zuazua dantzari eta irakasleak. Besteak beste, Agurra, Dantzari Dantzako sortakoak, Xoxo dantza, Eusko Dantza, Zaragi dantza, Gorularien arku dantza, Sardiñerak, Bizar dantza, Axuri beltza eta Ikurrinarena plazaratuko dituzte. Aurreskulariak ere egon daitezke: «Herrian beti egon dira aurreskulari finak, ea animatu eta etortzen diren».
Ospakizun ekintzak ez dira hor amaituko, baina. Taldekide batzuk argazki erakusketa prestatzen aritu dira. Argazkiok Altamirako liburutegian egongo dira ikusgai, bihartik urriaren 14ra.