'Liligiroa' izeneko hiru bertso saio antolatu ditu Lilibertsok
Liligiroa izenburupean hiru bertso saio antolatu ditu Lilibertso bertsolari taldeak hilabete honetarako eta urrirako. Euskal kultura bultzatzeko helburuagaz egingo dituzte hiru saioak.Eskualdeko bertsolariek parte hartuko dute saio horietan, bai eta Bu...
Eskualdeko bertsolariek parte hartuko dute saio horietan, bai eta Busturialdekoak ez diren beste bertsolari ezagunek ere.
Lehenengoa zapatuan (irailak 29) 21:00etan egingo dute Kortezubiko txokoan. Bertan, Asier Galarza muxikarrak eta Julen Erezuma gernikarrak abestuko dute. Bi bertsolariekin, Beñat Ugartetxea eta Xabat Galletebeitia lekeitiarra ariko dira kantuan.
Kortezubiko bertso afarian egon nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna. Horretarako, goizean udaletxera deitu beharko dute, eta arratsaldean, berriz, hurrengo telefono zenbakira: 616 79 92 56.
Beste bi saioak
Bigarren saioa Muxikako Ariatzako txokoan egingo dute urriaren 12an, 20:00etan, eta azkena, 26an izango da, 21:00etan, Errigoitiko Ikuilu txokoan.
Ander Elortegik, Julen Ibarguengoitiak, Unai Iturriagak eta Oihana Bartrak abestuko dute. Eta Errigoitin, Ibai Amillategik, Ibon Ajuriagogeaskoak, Miren Amurizak eta Igor Elortzak.