Irakurketa bultzatzeko bideoak
14 eta 18 urte bitartekoen irakurtzeko gogoa bultzatzeko asmoz, Booktuber topaketa antolatu dute; bihar Gernika-Lumon elkartuko dira gazteak. Teknologia berriak eta liburuak batuko dituzte bertan.Liburuak izan dira urte luzez esku artean gorde diren is...
14 eta 18 urte bitartekoen irakurtzeko gogoa bultzatzeko asmoz, Booktuber topaketa antolatu dute; bihar Gernika-Lumon elkartuko dira gazteak. Teknologia berriak eta liburuak batuko dituzte bertan.
Liburuak izan dira urte luzez esku artean gorde diren istorioak. Orain, baina, teknologia berrien sorkuntzagaz, denetariko istorioak, filmak edota liburuak gorde daitezke mugikorretan. Horrek, orain arte istorioen gordeleku izan diren liburuak alde batera uztea eragin du, eta dena metodo bakarragaz kontsumitzea bultzatu du.Hala, ikus-entzunezkoak eta irakurketa bateratu ditu Booktuber egitasmoak; Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak, Gaztea Irratiak eta Galtzagorri elkarteak bultzatu dute ideia. Ekimen horren helburua «ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzea» dela jakinarazi dute. Baita Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako Booktuber plataforma sortzea ere: «Plataformagaz, Euskal Booktuber komunitatearen lehen hazia landatuko litzateke».
Hori Bizkai, Araba eta Gipuz-koan gauzatzeko, II. Booktuber lehiaketa antolatu dute, eta lehiaketa bultzatu asmoz, booktuber topaketak egingo dituzte herriz herri. Horietan irakurtzearen jarrantziaz eta liburuez hitz egingo dute.
Bihar, Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian batuko dira 14 eta 18 urte bitarteko ikastetxeetako gazteak. 11:00etarako jarri dute hitzordua, eta hainbat gai landuko dituzte udal liburutegiko arduradunekin batera.
Gainera, Ainhoa Etxebarria kazetari ondarrutarrak hartuko du parte topaketan. Ikasleekin hizketaldia egingo du, eta bideoak nola landu daitezkeen azalduko die ikasleei.
Liburuak eta Youtube plataforma batzen dituen bideoa da booktube, eta ikasleek, nahi izanez gero, hori egiteko aukera izango dute biharkoan.
Liburu bati buruzko iruzkina edota kritika batzen ditu, norberak bere buruari grabatutako bideoak. Topaketetan, bideo horiek nola egiten diren jorratuko dute.«Topaketa hauetan Booktuber fenomenoa zer den ezagutuko dute ikasleek, baita booktube bat zer den eta nola egiten den ikasi ere. Gainera, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute parte hartzaileek», aitortu dute antolatzaileek.
Hori horrela, Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako Liburutegi Sareak antolatu duen II. Booktuber lehiaketan parte hartzera animatu dituzte gazteak, «primeran pasatzeko aukera ezin hobea delako ekimena». Bideoak bidaltzeko, eta, beraz, lehiaketan parte hartzeko azken eguna azaroaren 22a da. Oinarriak udal libu- rutegian eskura daitezke.