Badatoz Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak, eta bermeotarrentzat hain bereziak diren egun horietan mahoiz jantzita festa giro izugarrian ariko dira herrikoak, Bermeo urdinez margotuz jaiek iraungo dituzten egunetan.
Gaur, motorrak berotzeko Itsasoko Gurutze Gorriak antolatutako
Itsasoko Egunagaz hasiko dira, eta hala, eguerditik aurrera itsasoa izango da protagonista: udalerriko
kai-muturrean batuko dira, eta bertan kukaña, piraguak, banana edota padel surfa bezalako jarduerak egiteko aukera edukiko dute hurbiltzen direnek.
[IKUSI HEMEN JAIEN EGITARAUA]
Busti ostean, sabela ondo betetzeko
txosna gunean egingo den
Herri Bazkaria antolatu dute txosna batzordeko kideek, eta bazkaldu ondoren indar biziz ekingo diote jaiei: arratsaldean
Almika auzora igoko dira, Salsa Cubana musikaren kalejiragaz, hortik
jaitsiera egiteko.
Almikatik hasiko duten jaitsieragaz berotuko dituzte motorrak bermeotarrek.
Jaien bezperan egiten den jaitsiera bermeotarren artean ohitura handikoa baldin bada ere, joan den urtean jaien hasiera aurretik berotzen hasteko herriko umeak, gazteak zein nagusiak biltzen dituen jarduera berezi hau ospatu gabe gelditu ziren.
Hala izanik, gogo handiz hartuko dute berriz ere ohitura hau bermeotarrek, eta Almikatik hasiko dute jaitsiera arratsaldean, beherantza doazela herriko kaleak kolorez betetzen dituztela. Prozesioari txosnagunean emango diote bukaera, baina festa hasi baino ez da egingo, ostean Bermeotarrak fanfarreagaz eta Burdin Klash Txarangagaz herriko kaleetatik zehar kalejiran dantzan ariko baitira.
Xixiliren aurkezpena.
Hortik aurrera, nola ez, jaietako aurpegia den
Xixiliren aurkezpenak, alkatearen pregoiak eta ikurrinaren jasoerak arreta guztia bereganatuko dute, herri guztia bilduko baitute
Goiko Plazan. Urte honetako protagonismoa Xixili Gimnastika taldeak eta Bermeotarrak fanfarreak izango dute, lehenengoak 25 urte betetzen dituen bitartean, bigarrenak bere 40. urteurrena ospatzen baitu aurten.
Udalak bi taldeei urte askotan herriari egindako ekarpena eskertu nahi die, eta horrela, beraien esku egongo da ikurriñaren eta Bermeoko banderaren jasoera.
Txupinazoaren dunbadagaz emango diote hasiera ofiziala jaiei, eta herrikoek atsedena hartzeko unerik eduki gabe murgilduko dira jaietan.
[IKUSI HEMEN JAIEN EGITARAUA]
Arrantzaleei omenaldia. Domekan bermeotarrentzat hain garrantzitsua den
Arrantzale Eguna ospatuko dute. Herriko arrantzaleen omenez egindako mezagaz lora eskaintza eta aurreskua egingo da.
Gainera, arrantzan erramutan egin duen azken arrantzaleari, Bermeoko batelerei, Jon Garcia Andonegiri eta Ortubeko boluntarioei
omenaldia eskainiko diete, eta Santa Maria eta Santa Eufemia elizetako abesbatzak abestuta, Arrantzaleen abestia entzun ahalko dute hurreratzen direnek.
43. Sukalki Eguna. Iaz huts egin bazuen ere, aurtengo egitaraurako herritarrentzat benetan berezia den Sukalki Eguna berreskuratu dute. Irailaren 15ean, zapatuan, 43. urtez ospatuko duten tradizio handiko egun honek ume, gazte eta nagusiak goizetik arratsaldera arte batuko ditu
talan, tripa bapo betetzeko gogoagaz. Txikienek txoko propioa ere izango dute, gilda eta entsalada tailerretan ariko baitira nagusiak kazolekin borrokan ari direla.
Ikustekoa denez, bermeotarrek ez dute gelditzeko unerik izango datozen egun berezietan.
*ALBISTE HONEKIN LOTUTA:
Kuadrillen Lehia antolatu du Txosna Batzordeak
Brigada Moriek egongo dira egunero
Andra Mari eta Santa Eufemia Jaien egitaraua