Saioa Etxebarriak hartu berri du alkate kargua Ajangizen
Zubizarreta zazpi urtez izan da alkatea, eta bere lanean aukera ezin hobea sortu zaiolako utzi behar izan du kargua. Gaizka Aspiazu da orain kultur zinegotziaMikel Ander Zubizarretak dimisioa aurkeztu eta gero, Saioa Etxebarria da Ajangizko alkate berr...
Zubizarreta zazpi urtez izan da alkatea, eta bere lanean aukera ezin hobea sortu zaiolako utzi behar izan du kargua. Gaizka Aspiazu da orain kultur zinegotzia
Mikel Ander Zubizarretak dimisioa aurkeztu eta gero, Saioa Etxebarria da Ajangizko alkate berria. Ajangizen alkate kargua hartzen duen lehen emakumezkoa da, eta azken urteetan Zubizarretagaz ibili da lanean. Etxebarria alkatea denez, Gaizka Aspiazu kanpantxuarrak hartu du kulturako zinegotzi kargua.«Gogotsu» dagoela adierazi du Etxebarriak, eta orain lehen baino erantzukizun handiagoa duela badakien arren, bere lan taldeagaz «oso pozik» dagoela adierazi du: «Udalean lan egiten duten langile zein zinegotziek talde bikaina osatzen dute, eta pozik nago». Hala ere, Zubizarretaren hutsunea nabaritzen dela aitortu du alkateak, «batez ere bere lan egiteko modua».
Agintaldia bukatu bitartean, hainbat proiektu dauzka aurreikusita Ajangizko Udalak. Epe laburrean, Kanpantxuko bidea zabaltzeko eta bidegorria egiteko obrak burutuko dituztela esan du Etxebarriak, bai eta herri mailako beste zenbait proiektu egingo dituztela ere. Besteren artean, herriko taberna berrizteko egitasmoa eta erositako Urruti baserriaren ingurua atontzea dituzte esku artean.
Zazpi urtetan izan da alkate Zubizarreta, baina bere lanean sortutako «aukera ezin hobe» batek «pena handiz» bere kargua uztera behartu duela adierazi du. Alkate izatea «ohorea» izan dela esan du, gainera: «Karguan hartutako erabaki guztiak herriaren intereserako izan direlakoan hartu ditudala jakinarazi nahi dut, eta norbait minduta sentitu bada ez dela alkatearen eta udalaren asmoa izan argitu nahi dut».