Batzarretxea bisitatu duen atzerriko bisitarien kopuruak goraka jarraitzen du

45.408 bisita izan ditu udan Gernika-Lumoko Batzarretxeak. Atzerritik etorritako 10.956 bisitari hurbildu dira egoitzara

Inoiz baino nazioarteko bisitari gehiago jaso ditu aurtego udan Gernika-Lumoko Batzarretxeak; hirugarren urtez jarraian, gora egin du atzerriko bisitarien kopuruak.

Udan, batez beste, eguneko 732 pertsonek bisitatu dute udalerriko foruen egoitza. Bisitari gehien Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietan jaso zituen; abuztuaren 13,14 eta 15ean eguneko 1.000 bisita baino gehiago izan zituen-eta Batzarretxeak.

Uztailean eta abuztuan, 45.408 bisitari hurbildu dira foru egoitzara, eta horietatik 10.956 Espainia kanpoko herrialdeetatik etorritakoak izan dira.

Azken urteotako joerari jarraituz, aurten ere, Europa da nazioarteko bisitari gehienen jatorria. 8.085 pertsona hurbildu dira Batzarretxera kontinente zaharretik, iazko udan baino %3,94 gehiago.

Bisitari atzerritarrak. Frantziatik hurbildu dira europar gehienak, 3.205 frantziar izan baitira bertaratutakoak.
Italiatik 1.218 bisitarik ikusi dute egoitza, Alemaniatik 815 pertsonak, eta Ingalaterrako 589 turistak.

Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako bisitariei erreparatuz, 2.089 pertsonak ikusi dute Batzarretxea. Guzti horietatik erdia baino gehiago estatu batuarrak izan dira; 1.085 hain zuzen. Asiako kontinentetik 655 pertsona hurbildu dira udan, Ozeaniatik 89 eta Afrikatik, aldiz, 38 pertsona.

Euskaldunek ere bisitatu dute Gernika-Lumoko Batzarretxea. Guztira Euskal Herriko 7.126 pertsonek ikusi dute.6.776 izan dira Herrialde Katalanetatik hurbildutako bisitariak, eta Valentziatik 4.364 gerturatu dira. Andaluziarrak, berriz, 4.350 izan dira. Madrilgo Autonomia Erkidegotik ere etorri dira bisitariak Gernika-Lumora, hain zuzen 4.604 izan dira Batzarretxean.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend