“Gertuko” uraren eta ur partzuergo publikoaren alde egin dute Gernika-Lumon

“Gertukoa eta publikoa” den ura eta ur partzuergoa eskatu zuten atzo arratsaldean Gernika-Lumon. Agerraldian eskualdeko herritarrez gain, zenbait herrietako alkate eta zinegotziak egon ziren; besteren artean, Idurre Bidaguren Bermeoko alkatea, Iratxe Arriola Eako alkatea eta Aitor Goldaraz Muxikako alkatea.

ure urre merkurion

Ura “bizitzaren oinarria” dela azpimarratu zuten herritarrek prentsaurrekoan, eta bizirik dauden eta etorkizunean biziko diren herritarren oinarrizko eskubidea dela aldarrikatu zuten. “Badakigu nondik datorren, zelan erortzen den zerutik, zelan batzen den mendi tontorretan, eta zelan datorren ubideetatik ingurune honetara”. Hori horrela, ura ezin dela pribatua esan azaldu zuten ekitaldian, ezin dela negoziorako erabili argudiatuz. “Badira uragaz negozioa egin nahi dutena, baina bizitza eta osasuna ezin dira inoiz negozio pribatua izan”.

Uraren jabegoa eta hartzaileria %100 publikoa izatea bermatu behar dela deritzote herritarrek, “guztiona eta ez inorenaren alde”. Horregatik, ur publikoaren inguruan mugitzen diren guztiek ur partzuergoko langileen enpleguak eta lanpostuak babestu behar dituztela esan zuten. “Uraren ziklo integrala guztion begiradapean eta guztion eskuetan dagoela ziurtatu behar da”. Herritarrak merkurion

Hori horrela, herritarren etengabeko fiskalizazioa ezinbestekoa dela argi utzi zuten, uraren “kudeaketa publikoa, gardena, eta eraginkorra” bermatu behar delako. Horretarako, “demokrazia parte hartzailerako modu berriak sustatzea” bultzatu zuten prentsaurrekoan.

Hala, baina, uraren kudeaketa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren esku utzi nahi duten herritarrak ere badaudela gogorarazi zuten atzo, “ura herriko udaletatik eta eskualdetik urrundu nahi dituztenak” . Integrazioa gertatuz gero, eguneroko kudeaketa eta erabakiak ordezkaritza txikiko organoetan utziko direla azaldu zuten, eta  hori ezin dutela ulertu esan.

Konponbide bila. Busturialdeko Ur Partzuergoa beharrezko ura hurbil egotea bermatzen duen bakarra dela aldarrikatu zuten, uraren ziklo osoko kudeaketa ekonomiko egokia ziurtatzeko modua dela arrazoituz.

Gainera, konpondu beharrekoak Busturialdeko Ur Partzuergoan ere badaudela aitortu zuten; lehorte garaian uraren eskasia dago eta. Arazoi horiei konponbidea eman behar zaiela argi zeukaten atzo bildutako herritarrek, eta Oizeko ubideak berriztea ezinbestekotzat ikusten dute: “Ez gara konponbideen zain egon behar, bultzatu egin behar ditugu”.

Ekitaldia bukatzeko, ur guztiak itsasotik itsasorako bide integralean kontsumitzaileengandik hurbil egon behar direla aldarrikatu zuten, “ure hurre” egon behar dela esanez.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend