‘Tekno Seber’ taldeak jaso du B24 proiektuko ekintzailetza saria

Seber Altube ikastolako “Tekno Seber” taldeak irabazi zuen 24 orduko berrikuntza tailerraren ekintzailetza saria apirilean, eta gaur, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak saritu ditu bost taldekideak.

B24 saridunak alkateagaz

B24 saridunak alkateagaz

Lehenengoz apirilean egin zen ekimena da B24, eta sormen lana, berrikuntza, ekintzailetza eta elkarlana sustatzea zituen helburu nagusitzat. Taldekideen berbetan, egindako “lan handiagatik”, eta “24 ordutan gelatik ez irteteagatik” jaso dute saria.

Alkateak bere aldetik, esperientziaz galdetu die bost taldekideei, eta zoriontzeaz gain, opariak eman dizkie “egindako lanagatik”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend