Seber Altube ikastolako
“Tekno Seber” taldeak irabazi zuen 24 orduko berrikuntza tailerraren
ekintzailetza saria apirilean, eta gaur, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak saritu ditu bost taldekideak.

B24 saridunak alkateagaz
Lehenengoz apirilean egin zen ekimena da B24, eta
sormen lana, berrikuntza, ekintzailetza eta elkarlana sustatzea zituen helburu nagusitzat. Taldekideen berbetan, egindako “lan handiagatik”, eta “24 ordutan gelatik ez irteteagatik” jaso dute saria.
Alkateak bere aldetik, esperientziaz galdetu die bost taldekideei, eta
zoriontzeaz gain
, opariak eman dizkie “egindako lanagatik”.