Busturialdeko sei bertsolarik abestuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, asteburuan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko fasean lehiatzen ari dira eskualdeko bertsolariak azken hilabeteetan. Oraingoan Elorrion eta Getxon jokatuko dira faseko saioak, eta Busturialdeko sei bertsolarik abestuko dute horietan.

Zapatuan Elorrioko Arriola Antzokian jokatuko da saioa, eta parte hartuko duten sei bertsolarietatik lau Busturialdekoak izango dira. Ander Elortegi Garatea, Iker Uriarte Urrutia, Jon Arano Uriarte eta Unai Agirre Erezuma arituko dira Aitor Esteban Etxebarria eta Ander Anakabe Lekuegaz batera.

Saio horretan Xabier Sainz de la Maza Bilbao ariko da gaiak ematen. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute; Itziar Basterretxea arituko da idazkari lanetan.

Domekan bi saio.  Getxon jokatuko dira, bata 12:00etan, eta bestea 17:30ean. Domekako lehenengo saioan Eneko Aldana Carrasco foruarrak eta Ibai Amillategi  Omaetxebarria gernikarrak abestuko dute Asier Goñi Arsuaga, Gorka Pagonabarraga Agorria, Josu Landeta Egurrola eta Peio Ormazabal Villabuenagaz batera.

Arratsaldean, Garazi Navarro Ugarteburu amorotoarrak abestuko du Beñat Romero Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri, Iñaki Iturrioz Zuluaga, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Mikel Galarza Idirinegaz batera.

Goizeko saioan gaiak ematen Zihara Enbeita Gardoki ariko da, eta arratsaldekoan Itxaso Juaristi Olaetxea. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguenak, Joseba Santxo Uriartek eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Busturialdeko Iker Uriarte, Jon Arano, Unai Agirre, Eneko Aldana eta Ibai Amillategi bertsolariak lehenengoz arituko dira Txapelketan. Eurekaz batera,  Ander Anakabe eta Goka Pagonabarraga lehenengoz igoko dira Getxoko Fadura Kiroldegian jokatuko den Bizkaiko Txapelketan, oholtzara.

Saiorako sarrerak txarteldegian egongo dira salgai egunean bertan, saioak hasi baino ordu erdi lehenago.

Hurrengo saioak. Udaberri faseko azken aurreko asteburuan, maiatzaren 19 eta 20an, Areatza eta Erandion ospatuko dira saioak. Zapatuan Xabier Iturraspe Gandiaga mendexarrak abestuko du Areatzan, eta domekan Erandion, Beñat Bilbao Landa eta Julen Erezuma Arzanegi arituko dira.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend