Eskolarteko Dantzari Eguna ospatu dute gaur goizean, Gernika-Lumoko Urbieta futbol zelaian. Beste urte batez, San Fidel, Seber Altube, Mertzede, Allende Salazar eta Barrutiako eskola umeek dantza erakustaldia egin dute.
Ikasleak dantzan, Urbietan
11:00etan Pasealekuan elkartu dira dantzariak, eta trikitixa eta txistuen soinu artean kalejiran joan dira Urbieta futbol zelaira. Errenteriako Gazteak Taldeko eta Segundo Olaeta Musika Eskolako kideek girotu dute kalejira, eta horiek izan dira dantza doinuak jotzeaz arduratu direnak.
Udalerriko ikastetxeetako 3 eta 15 urte bitarteko ikasleak izan dira dantzan familia zein lagunen aurrean dantzatu dutenak. Ordu bete inguru iraun duen dantza saioa hamahiru dantzak osatu dute; Euskal Herriko lurralde desberdinetakoak.
Urbieta bete-bete egin dute herritarrek, eguna jai giro ederrean hasiz.