ARGAZKI GALERIA. Eutsi gogor, danok batera proiektuaren aldeko jaialdi solidarioa
Gaixotasun arraroak dauzkaten Bermeo eta Mundakako umeei eta euren familiei elkartasuna adierazteko dantza jaialdi solidarioa egiten ari dira gaur, Bilbo Salsa elkarteak antolatuta. Umeek ere badute lekua, lehengo arrantzaleen kofradian. MB 2000 elkarteak eta Bermeoko Gurutze Gorriak eskainitako tailerretan ondo pasatzeko aukera dute.