Andra Mari eta Santa Eufemia jaiekin batera, egun urdinak datoz Bermeora, Aldaketa nabarmena izango du aurten Bermeoko jaietako txosnaguneak. Talde edo eragile bakoitzak bere txosna izan beharrean, 30 metroko karpan 20 metroko barra bakarra jarriko dute.
Argazkia: Txosnak eta alabatxinak
Txosna Batzordeko kideek azaldu dutenez, autokritika eta hausnarketa sakonaren ostean, norbanakoekin osatutako talde handi baten txosna bakarra ipintzea erabaki zuten. «Aterpea egoteak ekintza denak egin ahal izatea ziurtatuko du; eguraldiak lagundu ez arren, ez da ekitaldirik bertan behera utzi beharko».
Aurten, gainera, irabazien %100 datorren urteko jaien txosnetako egitaraua finantzatzeko izango da. Iaz galerak eduki zituzten, txosna gehienek dirua galdu zuten, eta aurten zerotik hasi direla adierazi dute. Izaera eraldatzailea nabarmendu dute, eta txosnak jaietan «alternatiba» bat izatea da asmoa, honako baloreak bultzatuz: euskalduna, feminista, iraunkortasunean oinarritutakoa, solidarioa eta irekia.
Izaera eraldatzailea nabarmendu dute, eta txosnak jaietan «alternatiba» bat izatea da asmoa, honako baloreak bultzatuz: euskalduna, feminista, iraunkortasunean oinarritutakoa, solidarioa eta irekia.
Hori oinarri hartuta, bat datozen talde eta pertsonek lekua dutela diote. Ardurak banatu dituzte; diruzain orokorra egongo da, eguneko balantzeak eta abarrak kudeatzeko. Haregaz batera, eguneko bi arduradun edukiko dituzte, txosnak zabaldu eta zarratzeko, eta tartean dauden arazoak edo beharrizanak kudeatzeko. Koordinazio talde bat ere egongo da, txosna batzordearen ordezkari. Txandak 6-12 pertsonakoak izango dira, eta txanda bakoitzean ere arduradun bat egongo da.
Aurrelana ere lantaldeetan banatu dute: azpiegitura taldea, komunikazioa, egitaraua, dekorazioa eta musika. «Lantalde bakoitzak ere badu arduradun bat, dinamizatzaile lanak egiteko», azaldu dute. Diotenez, orain arteko erantzuna oso ona izan da: «Pozik gaude asanbleak oso jendetsuak izatea ari direlako; 40-60 lagun bitartean batu gara. Guztira hainbat jende ari da parte hartzen».
Bideoklipa. Gainera, herritarrak txosnetara erakartzeko, bideoklip «saltsero-txosneroa» grabatu dute. Aurretik azalpen bideo bat zabaldu zuten sare sozialetan: «Bertan azaldu dugu zergatik heldu garen momentu honetara eta formato berrian lan egitera». Lan handia egin dute aurretik. «Herritar askogaz eta enpresekin egin dugu berba,txoko, okindegi, tabernekin… Hainbat koadrilla hurreratu dira, eta dendek ateak ireki dizkigute. Orokorrean atea jo dugun lekuetan erantzuna oso ona izan da», diote.
Herritarrak txosnetara erakartzeko, bideoklip «saltsero-txosneroa» grabatu dute. Bertan azaldu dute formato berrian lan egitera.
Irailaren 8an herri bazkaria egingo dute; txartelak gaur eskuratu ahalko dira Kabidxen, 18:00etatik aurrera. 15 euroren truke, bazkaria eta aurten atera duten txosna batzordeko kamiseta emango dute. Bestalde, kamiseta azoka antolatu dute bigarrenez: «Iaz jendea oso gustura geratu zen, eta erantzun ona eduki zuen». Irailaren 15ean izango da, 16:00etatik 19:00etara Lameran, eta irailaren 7a da izena emateko azken eguna (686 12 04 79 edo bermeokotxosnabatzordea@gmail.com). Aurten argindarra eskaintzeko asmoa dute, eta gura duenak aurretiaz jakinarazi behar du. 20 euroko fidantza jarrri behar da, eta azoka egunean bueltatuko dute dirua.
Bestalde, umeei eta gaztetxoenei begira, arratsalde osoko egitaraua prestatu dute irailaren 12rako. Bestalde, eraso sexisten kontrako protokoloa osatzen ari dira: «Txosna batzorde moduan erantzuteko protokolo bat adosten ari gara denon artean».
Ikus mikro antzerkiei buruzko bidalketa.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.