Andrazkoen zein gizonezkoen euskal jantzi tradizionalei buruz gehiago jakin gura duten horiek, barikuan izango dute horretarako aukera; Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak horren inguruko hitzaldia eskainiko baitu. Azalpenak emateaz gain, buruko zapiak jartzen erakusteko tailerra ere eskainiko dute.
Maitane Ruiz zapiak jartzen erakusten, Fair Saturday ekimenean
Dantza taldeko kide Maitane Ruiz arduratuko da hitzaldia emateaz. Parte hartu gura duten horiek,
19:00etan egon beharko dute
Arrantzaleen Museoan.