Okamika lekeitiarrak irabazi du Bermeoko triatloia
Nesken kategorian Estefania Gomez izan da lehena helmugaratzen
Iaz ere Okamikak irabazi zuen Bermeon. Lasterketa polita izaten dela esan du lekeitiarrak. “Bilboko triatloia prestatzen ari naiz, eta zalantza nuen aurten Bermeora etorri ala ez. Azkenean ondo atera da dena”, aipatu du. Hain zuzen, Bilboko proba du Okamikak hurrengo erronka nagusia.
Emakumezkoen artean, Amaia Lopezek (1.28.02) egin du bigarren, eta Usoa Ostolazak (1.29.10) hirugarren.
Uretan, portuan, eman diote hasiera kirol probari. Emakumezkoak atera dira lehenengo, 16:30ean, eta gizonezkoak ostean. Igerian 750 metro egin ostean, Lameran bizikletak hartu eta Bakiora joan etorria egin dute. Ostean, bost kilometro egin dituzte korrika, Bermeoko portuan.
Lehen bermeotarra helmugara heltzen ANB taldeko Joseba Arruza (1.21.47) izan da. Eta, hain zuzen, Gernikako ANB taldea izan da aurten irabazle taldekako sailkapenean. Okamikak berak esan duenez, “talde berria sortu dugu aurten, eta indartsu gatoz, gaurko proban ikusi den bezala”.




